NAFARROAREN konkistaren harira,euskara bizirik irauteko, eta berez,erabilgarria suertatzeko, euren proposamenakplazaratuko dituzte JosuLavinek eta Manuel Ercillak Nafarroaren konkistaeta europar Erreforma (1512-1610) kongresuan.Xavier Mina Nafarroako Ikerketa HistorikoenElkarteak antolatu du nazioarteko biltzarhau, egun hauetan Atarrabian burutzen aridena, hain zuzen. Egitarau oparoaren barnean,gaur eguerdian, bertako Kultur Etxean, JosuLavin eta Manuel Ercilla Jakintza Baitha elkartekokideek El euscara unificado del siglo XVI alXIX izenburupeko hitzaldia eskainiko dute,euskaraz. “Batu aditzak, beste adiera batzuenartean, unitu, bat egin, unifikatu erran nahi du,ezta? Bada, XVI. mendekoa da lehenbiziko euskarabatua. Euskaltzaindiak azken mende-erdianfinkatutako batua euskaldunok dugun bigarreneuskara batua da”, argitu du Lavinek.

HIZKUNTZA, PERTSONEN ZERBITZURA Antzinekobatuaren sorrera horretan, Joannes Leizarragaeuskal idazleak egindako lana funtsezkotzathartzen dute biek. Lapurtarraren itzulpen lanakbereziki goraipatzen dituzte adituek, TestamenduBerria eta Erreforma garaiko obrak, kasu.Bere lana aurrera eramateko, Joana III.a Nafarrokoerreginaren babesa lortu zuen Leizarragak.“Nafarroa independenterako euskara batubat sortzen da gure egunetara arte iraun duena,zeina gaur egun nafar-lapurtera deitzen baita”,azaldu du Lavinek.

Berazkoitz herriko semea artzain protestanteazen, eta Erreformaren baloreak antzematendituzte hizlari biek bere lanetan, hau da, berekabuz libreki pentsatzen duten pertsona alfabetizatuaeta instruitua sortzea. “Bazekiten pertsonahizkuntzaren bidez salbatu behar zela, ezenez hizkuntza pertsonaren bidez, egun uste dengisara”, ohartarazi du Ercillak. Jakintza Baithaelkarteko kideek badakite ez direla nostalgiakhartuta ari. Gure arbasoen euskara batuarenmesede eta bertuteak egungo euskaldunentzako berreskuratu nahi dituzte. “Beren espiritulibreaz jausi gaitezen, gure pentsamendua izandadin espresatua termino prezisoz, sintaxi zehatzez,aditz forma egokiz…”, nabarmendu dute.Antzineko euskara batu horri “neoklasikoa”deritzote. Gabriel Arestik T.S. Eliot poetarenLaur Quartettoac itzuli zuen estilo bera, hainzuzen ere.

“Haimberce aldiz ençun dugu ecen euscarac euscalduneguiten gaituela non ia ia ahaztu çaigunecen euscaldunoc garela euscara,mendezmende,eguin eta eguiten dugunoc”, agertu du Lavinek,Arestik bezalaxe, euskara neoklasikoa erabiliz,“irakurleak erraz ulertzen dela ohartarazteko”,adierazi du.

EUSKAL GIZARTEA, ALZHEIMERRAK JOTA Leizarragakhasitako bidea, lehenengoz Kontraerreformakoeuskal idazleek, eta, beranduago, FrantziakIpar Nafarroa konkistatu ondorengoekjarraitu zutela gogorarazi dute: XVII. mendehasierako Materre edo Axular; ostean Xurio,edo, XIX. mendean, Intxauspe, besteak beste.“Guztiek Leizarragak finkaturiko euskara klasikobatuan idatzi zuten. Baina Euskal HerrikoaAlzheimerrak jotako gizartea da. Euskaldunekoro har ez dakite estatu independente bat edukidutenik, ezta euskara batu nazional batez gozatudutenik ere”, ohartarazi dute. Beren ustez,euskara batuak ez du betetzen gaztelania etafrantsesaren papera, baina, horren zergatia arrazoi politikoengandik haratago topatzen dute.“XX. mendean sasipurismo ortografiko, lexikaleta sintaktikoa hedatu da, zeinek gure hizkuntzarisekulako kaltea egin eta egiten baitio”, ziurtatudute. Eta hainbat galdera luzatu dute erebai. Gaur eguerdian Atarrabiako hitzaldian luzatukodituzten berberak: “Zergatik eta zer autoritatezsuprimitu dira literatura klasikoko milakahitz; zergatik, XXI. mendean, baserri giroarengandikhartutako hausnartu, jorratu edotaaztertu bezalako hitzak kontzeptu abstraktuakizendatzeko, bere oinarrizko esanahia galduaraziz?”.“Lapurreta kulturala” deritzote honi.

ERAGILGARRITASUNAREN ALDE Hala eta guztizere, Jakintza Baitha elkarteko kideak ez daudeeuskara batuaren kontra, erabiltzen den euskararenaldekoak baitira biak. “Euskara batuakbadu parte bat oso ona, egiatan erabiltzen da,alegia, gure literatura tradizioaren paradigmenbarruan aurkitzen da. Baina Euskaltzaindikoeuskara batuaren beste erdia -zehaztu du Ercillak-,aldiz, ez da inoiz erabiltzen: hiztegietaneta aditz paradigma fantastikoetan agertzendena da”. Egoera horrek euskaldun alfabetatuengan“inferioritate konplexua” erein duelaziurtatu du. “Oraindik hizkuntza osoa ez dutelaikasi uste dute (euskara ikasleek). Eta egia da,hizkuntzaren erdi bat falta zaie, zeina gure klasikoenhizkuntzan eta lexiko internazionaleanaurkituko duten”.