ARGENTINAKO La Platako Unibertsitatean2009. urtean azaldu zuten lanada gutxi asko erakusten digutena.“Gutxi ikertu da, bai. Sorkuntzako literaturagehiago izan da. Ikerketan eman dira bestepausu batzuk guk lan hauek agertu eta argitaratuartean. Euskaltzaindiak adibidez GerraZibila eta euskal literaturaz egin zituen jardunaldiak”.Gerra esan, eta burura: Estepan Urkiaga Lauaxetaolerkaria, Errose Bustintza Mañariko ereaipa genezake (aurkituko dugun emakume bakanetarikoa).Martin Ugalde eta bere Iltzaleak,Erretiradako trena edo Bihotza golkoan. PabloFermin Irigaray Gerla urte, gezur urte lanarekin.Eusebio Erkiaga eta Jaioko dira. Antonio ZavalakzuzendutakoAuspoa bilduman agertutakoak.

Baina distantzia apur batekin, bigarren belaunaldiarenlanak heldu ziren. Hau da, etxeangerra kontuak entzuten zituztenenak. RamonSaizarbitoria, Bernardo Atxaga edota Joan MariIrigoien. Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz,Edorta Jimenez, Joseba Sarrionandia,Koldo Izagirre,Patri Urkizu, Joxe Austin Arrieta, PatxiZabaleta edota Luis Mari Mujika. Jon Kortazarrekikerketaren xehetasun batzuk eman dizkigu:“Gerra Zibilari buruzko ikerketetan oso kontutanhartzen da zein belaunaldikoa den idazlea.

Gerra ezagutu bazuen, gurasoen bidez berriaizan bazuen, edo ezagutu gabe idazten badu.Hiru egoera horietatik oso ikuspegi desberdinaksortzen dira. Dena dela lanean beste ikuspegibat jorratu nahi nuen eta ikusi nola biltzenden gaia eta moldapen literarioa. Eta alde horretatikdesberdinak dira moldapenak. Ramon Saizarbitoriarenliteraturak sakontasun handia du,berak oso hurbiletik moldatu du gerra zibilarengaia, Inazio Mujika Iraolarena mitikoa da, JokinMuñozek oso lan trebea eskaini du, Irigoieni osolan bereziak sor dizkiogu. Atxagak gerra zibilarentapiz zabala eman du bere obran”.

Ramon Saizarbitoriak Gerra Zibilaren arimaerakutsi du: Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996,Erein), Hamaika pausu (1995, Erein), Gordenazazu lurpean (2000, Erein). “Gerra bizi izandutenen esperientzia moldatzen maisua daRamon Saizarbitoria”, diosku Jon Kortazarrek.“Bera da oroimena eta Gerra Zibilaren gaia gaitasunhandiz eta modu poliedrikoan erakutsiduena”. Hala ere ondo argi uzten du idazleak,“oroimena ez da fidagarria”. Iñaki Aldekoakegindako azterketan goretsi egiten du Saizarbitoriarenkontatzeko era. “Bere lan materialarekikozorroztasuna susmatzen diogu egileari,baina hala ere, une sortzailetik gora materialhori dena fikziorako bigarren mailakoa da”.

GERNIKA Alvaro Rabellik Inazio Mujika Iraolakidatzitako Gerezi denbora (1999, Alberdania)lanaz egiten du azterketa. “Zuzenean gerraz aritzenden eleberria baino errealitatearen etafikzioaren arteko oroimen ariketa da”. Gudarenune garrantzitsua izan zen Gernikako bonbardaketa(1937ko apirilaren 26a).

Iratxe Retolazak aipatu du jazoera hori. Esaterako,Bernardo Atxagak egin zuen Markak(2007, Pamiela) lanarekin. “Idazleak marka fisikozein psikologikoetaz, testual zein artistikoetazjarduten du. Bonbardaketak, bizi izan zuteneneta gertakaria jaso izan zutenen burmuineaneta oroimenean utzitako zantzuetazaritzen da”.

Hirugarren belaunaldiko idazlea ere baduaipagai: Asier Serrano, Picassoren zaldia(2007, Erein). “Tribu arraroa da geurea/sakratua eta oroimendekatzekoa/Geurean hilek ez dute aspertzeko betarik/hilek bakerik/biziek bakerik”.Haur eta gazte literaturak ere ukitudu zeharka edo zuzenean GerraZibila. Azkenengotariko lanenartean Miren Agur Meabek idatzitakoUrtebete itsasargian (2006,Elkar) da. Liburu hau eta beste zenbaitaztertzen dute Xabier Etxanizeketa Jose Manuel Lopez Gasenik. Eleberriesanguratsu bi aipatzen dituztebesteak beste, Bernardo Atxagaren Behieuskaldun batenmemoriak (1991, Pamiela)etaKoldo Izagirreren Metxa esaten diotenAgirretar baten ibili herrenak (1991,Elkar).