BEREN musika bezain freskoa eta naturalaizan da Jon Txorromorrorekin izandugun solasalditxoa. Ahotsa jartzeazgain, harmonika eta gitarra jotzen duleitzarrak La Jodedera taldean. Jomes Bapandoaindarra eta Oscar La Habana eta MandiCienfuegos kubatarrak dira gainontzeko taldekideak.Herrialde bietako erritmoak ederki uztartzenditu laukoteak.

Duela urte eta erdi inguru sortu zuten taldea.Hasieran, Jon Txorromorro eta Mandi Cienfuegoselkartu ziren. Leitzako herriko tabernan ezagutuzuten elkar, kubatarra bere emaztearekinzegoen eta biek gosea zutela, ogitarteko batzukeskatu zituzten, baina tabernan ogia bukatu zitzaienez,“guk janaria soberan genuen eguerdianegin genuen bazkari batetik eta etxera gonbidatugenituen”, dio leitzarrak. “Afalostean gitarrajotzen eta abesten hasi ginen Mandi eta biok”. Unehorretatik aurrera hasi ziren elkarrekin jotzen,euskalduna gitarra eta harmonikarekin eta kubatarra,aldiz, bongoekin.

Handik gutxira, Jomes Bap ere bere baxuarekintaldean sartu zen. “Hamabost urte egon nintzenDonostiako Txorromorro taldean gitarra jotzeneta kontzertu askotan Bap taldekoekin topo egitengenuen, bertan jotzen zuen berak”, azaldu duabeslariak. Taldean hiru ziren jada eta laugarrenafalta zen: Oscar La habana, Tolosan bizi denkubatarra. “Orain dela urte bat hasi ginen berarekin”,treseroa (tres cubano) musika tresna jotzendu honek “hiru sokazko gitarra da eta soinupolita eta fina ateratzen du”. Lau musikari beraz,taldea osatzen dutenak eta lau musikari izen xelebrebaino xelebreago baten pean, La Jodedera.Jonek azaldu duenez, “kubatarrak beti dabiltza estoes una jodedera esaten”. Hasieran Euskal Herriaeta Kubaren arteko lotura definituko zuen izen batnahi zuten, “mestizaje hori” azalduko zuena nolabait,baina azkenean izena gustatu zitzaien. “Askotanimajinazioa azalpena baino urrutirago doalauste dut” beraz, “jokoa horretan uztea nahiagonuen, zentzu askotako hitza delako”.

Eta... zer musika mota eskaintzen digu La Jodederak?“Oso musika freskoa, atsegina, naturala etaformatu akustikoan”, dio Jonek. “Sukaldean entzutekomodukoa”. Abestiei dagokienez, letra batzukeuskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz dira baina“gure asmoa da euskara gero eta gehiago sartzea”.Mandik euskaraz abesten ditu batzukJonekin, leloak eta kanta errazak batez ere. “Inprobisazioaere asko gustatzen zaio kubatarrari”.

Abesti batzuk La Jodederak sortuak dira, beste batzukaldiz, bertsioak. “El cuarto de tula kanta famatuariadibidez, letra aldatu genion eta gurea Elcuarto del cura da”, argitu du. Abesti horrekin zelibatoarikritika egin nahi dio taldeak. “Orain, Kaiabarrenean euskal kanta bachata erritmoarekinlantzen ari gara, ea dantzatzeko doinu polita sortzealortzen dugun”.

Burua nahiko anarkikotzat dute La Jodederakoek,“abestietan zerbait esatea gustatzen zaigu, erritmokubatarrak sartzen ditugu baina hemengoariburuz kantatzen dugu”. Joan den urteko udanlaukoteak bere lehen diskoa grabatu zuen. “Gurekabuz egin genuen, produktorerik gabe, maketaantzeko bat izan zen”. Jomesek duen estudioan grabatuzuten dena egun batean. “Astearte batean bikantu berri sortu eta larunbatean dena segidangrabatu genuen, zuzeneko bat grabatu izan bagenubezala. Ez da ohikoena”, aitortu du leitzarrak.Abesti bakarra baino ez zuten errepikatu beharizan.

ESKUZ ESKU Leitzako festetan hasi ziren berenaurreneko lana saltzen. Normalean eskuz esku egitendute nahiz eta taberna batzuetan eta Tolosakodenda batean ere salgai den. Diskoa “borobila etazapala denez, taloaren prezioan saltzea” erabakizuten: 5 euroren truke, alegia. Txorromorrorenustez, diskoa Euskal Herri osora zabaltzea zailada, horregatik, Mandi eta berak askotan behardituzten tresna guztiak hartu eta kalean bertanjotzen hasten dira. Durangon, Donostian… herriaskotan ibili dira diskoak eskuz esku saltzen.“Ideia polita da, kalea asko gustatzen zaigu, bainaasko mugitu behar gara”. Orain arte 1.500 diskoinguru saldu dituzte. “Donostiako Sarriegi plazan,60 inguru banatu genituen ordubetean ”, dio leitzarrak.Hurrengo lana diskoetxe batekin grabatzea gustatukolitzaioke Joni, taldeak bere musika zabaltzearigarrantzitsuena deritzo eta. Hori eta herriz herriibili, “zerbait kontatu” eta nola ez, gozatu.