SORKUNTZA bakardadean garatubehar da? Bide horretan, askatasunaezinbestekoa du artistak? Egun hauetan,Bilboko La Brotxa galeria izandakorahurbiltzerik baduzu, agian erantzunatopatuko duzu. Bertan, EHUko Arte Ederretakoirakasle talde anitz batek sorkuntza prozesuakzelan garatzen diren aztertzeko egindakolanak ikusgai jarri ditu. “Sorkuntza prozesuazer den ulertzen saiatzen gara, baina behartubarik, askotan, inkontzienteki egiten dena,kontzienteki egitean bertan behera geratzenbaita”, azaldu du Fito Ramirez-Escuderok,Enbidia proiektuaren zuzendariak. Ideia fakultatearenpasiloetan jaio zen, klaseen arteko tartetxoetan.Batetik, azken urteetan fakultateanbertan era natural batean sortutako jakinminaeta, bestetik, ikasketa plan berriaren garapenabihurtu ziren proiektu honen hazi. “Zereginartistikoan sakontzearen beharra antzemangenuen, eta hortik sortu zen Enbidiaproiektua”.

Esan eta ekin. Lantaldea Margo eta MarrazkiSaileko hamar irakaslek eta bekadun batekosatu zuten: Iñaki Imaz, Usoa Fullaondo, LoreaAlfaro, Alberto Rementería, Joseba Eskubi,Daniel Tamayo, Txemi Mediero, Rita Sixto,Gentza del Valle, Txaro Arrazola eta Fito Ramirez-Escudero. Helburua lortzeko jarraitukozuten bidea argi zeukaten: norberak aukeratutakoirudiekin elkarrizketak sortzea, horretarakosorkuntza prozesu ezberdinak erabiliz,baina beti ere norabide berdina mantenduz.“Unibertsitate eredu oso indibidualista bateanmurgildu gara orain arte, baina, beste ereduparte-hartzaileago baterantz abiatzen gara.Hortaz, proiektu honetan norberaren lan egitekoera errespetatu nahi genuen, baina, aldiberean, elkarren arteko lana bultzatuz”, nabarmendudu egitasmoaren zuzendariak.

Baina ez da lan erraza izan, lan-talde bezalaaritzeak konpromiso handiagoa eskatzen baitu.“Zure burua bestearen lekuan kokatzeaesfortzu handia da. Besteek proposatutako iruartea diekin lan egitean oinarrizko esanahia mantentzensaiatu behar zara, baita zuk proposatutakoirudiarekiko besteen erantzunak ulertzeneta onartzen ere”, argitu du Usoa Fullaondok.Galeriaren eskaileretan eserita, hormetanzintzilik dauden lanak seinalatu ditu, berehitzak azpimarratu nahian.

ARTISTA, GIZAKI BAKARTIA? Bere ondoan, zutikdauden Daniel Tamayok eta Fito Ramirez-Escuderok haien adostasuna erakutsi duteburuarekin eginiko keinu batekin. “Ez da batereerraza zure lana beste batenarekin lotzea-aitortu du Tamayok-; irudiekin lan egiterakoanparekotasun kontzeptuarekin egin behar duzulan, eta kreatibitatea neurri horretan ere landubehar duzu, ezarri dizuten baldintzari aurre eginez”.Izan ere, Enbidia proiektuko kideek ahalmensortzaileak, sormena, askatasuna osoz jokatuzbaino, baldintza zehatzen aurrean gehiagogaratzen delakoan daude. “Artista gizaki bakartiaizan ohi da, ustez askatasun osoz murgilduta.Baina, askotan, askatasun horrek zure ohituratxarrak behin eta berriz erreplikatzera eramatenzaitu”, argitu du.

Horren isla garbia artista bakoitzak Enbidiangaratutako lanetan topa dezakegu. Guztieknorabide bera izan arren, landutako emaitzak oso ezberdinak izan dira. Horrela, Fullaondokgaztaroko udako etxearen argazki batzuk proposatuzien gainontzeko artistei. “Obsesioekinlan egiten duzu. Eta eurek eragindako ekarpenekinsortzen hasi nintzen”, azaldu du. Berabexalaxe, Tamayo ere irudi zehatz batekin hasizen lanean. Bere kasuan, baina, duela 30 urtemargoztutako koadroa izan zen aukeratua.“Izoztutako painting option izeneko lan egitekoera aukeratu nuen. Zentzu plastikoa izangoduten irudi-kateen bila egin nuen lan”, zehaztudu. Emaitza, kolore biziko irudi-kateak,tamaina eta forma ezberdinetakoak.Bestalde, Ramirez-Escuderok lankidetzarenideia lantzea aukeratu zuen: irakasleekin, ikasleekin…Horretarako, ikasle batzuk galeriaragonbidatu zituen, horma bat zuzenean margoztuzezaten. “Oso dibertigarria izan zen.Koherentea guztiz. Izan ere, ondo pasatzeaezinbestekoa dela uste dugu. Ez gatoz bat artistaklan onak egiteko sufritu behar duen ideiarekin”,adierazi du.

Proiektuaren berezitasun handienetako batzein den galdetzerakoan, ikerketa prozesuan,jarduera esperimental baten bidez sorkuntzaosagarri bat gehitu izana dela nabarmendudute. “Lehengo aldiz Arte Ederretan kreatibitateproiektu bat talde-proiektu bihurtu da.Gure ustez bide berri bat jorratzen ari gara”,baloratu du Enbidiako zuzendariak. Honetaz gain, proiektua oso dibulgatzailea izaten aridela, eta horrek irakaskuntza munduan duengarrantzia ere nabarmendu du. “Arte munduanez dago dibulgatzailerik eta gure papera horixeizan daitekeela uste dut”, gaineratu duRamirez-Escuderok. Izan ere, Enbidiaproiektuan garatutakoa klaseetara eramatekoasmoa agertu dute ere bai. Horretarako, baina,erakusketa guztiak amaitu, eta osteko hausnarketaprozesua burutu beharko dute lehenengoz.

Bitartean, izandako harrerarekin oso pozikdaude. Batetik, unibertsitatean egindako ikerketakalera atera dutelako. Bestetik, ikasleekikosortu den ezusteko harremana. “Ikaslegehienentzat artistak helezinak dira, berelanak eskuratu ahal dituzte, besterik ez. Kasuhonetan, berriz, gu ezagutzen gaituzte. Badakiteklaseetan zer azaltzen dugun, eta orain,zuk zeuk irudi bat zelan giltzatzen duzun ikustekoaukera dute. Irakasleak izateaz gain, zerartista eta zer pertsona mota garen ikustekoaukera daukate”, azpimarratu du zuzendariak.OSOTASUNA XEDE GISA Izan ere, dualtasun konzeptuhorrekin apurtu nahi dute, dena osotasunbatean biltzeko asmoz. “Arte munduan irakasleaedo artista izan behar zara. Sortzaileedo ikertzaile… Zergatik? Teoria eta praktikabanatzearen kontra gaude”, argitu du.Horrexegatik, 2007an proiektuaren lehen faseajarri zuten martxan. Honetan, hiztegi bat etadokumental batzuk sortu nahi izan zituzten.Bertan, irudi eta hitzen bidez, sorkuntza prozesuetansortzen ziren egoera, mementu etabizipenak isladatzea zen helburu, hau da, kreatibitatearenzati teorikoa. Batetik, artista gazteakbere lan tokitan grabatutako sorkuntzaprozesuak jaso ziren. Bestetik, artista, idazle,zinemagile, abeslari, edota musikarien testigantzakjaso zituzten. “Ikasleentzako erabilgarriaizango delakoan gaude”, adierazi du FitoRamirez-Escuderok. Lan honen emaitzak www.ehu.es/procesosdecreacion webguneandaude ikusgai.