II ñigo Agirrebalzategi (gitarrak) eta MikelLarratxe (ahotsa) dira taldearen bizkarrezuredo abiapuntua. 2010. urte amaieranIñigoren proposamena jaso zuen Mikelek,kantu batzuk bazituela baina haiek jotzekotalderik ez. The Hot Dogs taldea desegin arren,musika egiten jarraitu nahi zuen Iñigok; Mikeleketa gainerako Sexty Sexers-ek atsedenerakodenbora hartzea erabaki zuten. Une horretan,patuak elkartu zituen biak eta berehala hasiziren lanean. Aitor Castillo Txiki baxu-jotzailea(Plan B, BoogieVan) eta Eñaut Balentziaga bateria(Kabul, Zura) elkartu zitzaizkien eta gaurdainobanaezina den laukote indartsua eratuzuten.

Iñigok ekarritako kantuei itxura ematen eta kantaberriak sortzen hasi eta urte eta erdira iritsida taldearen lehen diskoa, Amildegia maite. Urteeta erdi denbora gutxi da taldea eratu, kantuakegin eta diskoa grabatzeko. Baina, ilusioa geldituezin den energia da. “Eskarmentua ere badugutaldekideok, izugarrizko gogoa dugu gauzakegiteko eta denbora aprobetxatzeko. Askoentseatzen dugu eta sormen aldetik ere abilakgaude”, dio abeslariak. Disko honetan Iñigo izanda konpositore nagusia, batez ere kanta dezenteekarri zituelako etxetik. Dena den, gainerakokideak ere konposatzeko gogoz daude eta “bigarrendiskoan, beharbada, orekatuko da hori”.

Aitorren baxuak eta Eñauten bateriak oinarrierritmiko indartsua osatzen dute, Iñigok etaMikelek maisuki sartzen dituzte gitarrak etaahotsak, eta gora datoz kantuak. X bider Y, oinarriabider altuera. Formularen emaitza, edobeharbada, hark funtzionatzeko gakoa da laukoteakosatzen duen lagunartea. “Topikoa da hauesatea, baina familia bat gara neurri handibatean. Oreka mantendu behar da, baita mailaemozional batean ere, eta denok laguntzen duguhorretan, bakoitzaren umorea edo izatekomoduarekin eta baita lanak banatzerakoan ere”,dio Larratxek.

GUTXIREKIN ASKO EGITEA Rock n’roll purua egitendu Mutürbeltzek, kantuak entzun besterikez dago AC/DCrena bezalako rock klasikotikedaten dutela ohartzeko. Sua dario euren musikari.Hala ulertzen dute musika eta hala gozatzendute. “Aurretik egin dituen gauzengatik (Kabul, Zura), Eñaut da beharbada rock n’rolletikurrunen dagoena” -abeslariari jarraiki-, bainagainerakoak rock n’rolla egitetik zetozen.“Hori bilatzen dugu, kanta motzak, zuzeneanmamira doazenak, riff-a dutenak eta estrukturaklasikoak dituztenak. Azkenean formula osojorratu baten bitartez indar jakin batera iristeabilatzen dugu, eta hor dago agian zailtasuna edogakoa, gutxirekin asko egitea”, dio Larratxek.

Musikari ezin hobe laguntzen diete hitzek, begipolitt beti izango zara muturzikin edo Tiro egiok,tiro egin hire izu beltz horri bezalako esaldiindartsuek, esaterako. Euskara musika motahonetan txertatzea “erronka” dela onartzen duabeslari eta letragileak: “Entzuten dugun musikagehiena ingelesezkoa da, gure belarria ingelesezkofonetikara eta esaldiak egiteko moduraegina dago, eta euskaraz abesteko badugu ariketahori egin beharra, gurera moldatzea”. Militantziatikzerbait baduela onartu arren, euskarazabestea ez omen da “itsu-itsuan erabakitakozerbait, naturalki atera da”, hurrengoan ingelesezabestea naturalki atera dakiekeen moduan.Zuzenekoetarako grinatsu daude, izerdia litrokabotatzeko prest, uzten dieten adinako bolumenez.

Larratxeren arabera, “diskoa rock hutsada eta zuzenekoak ere bide horretatik doaz.Disko osoa joko dugu, pare bat kanta gehiago,batetik bestera tarte gutxirekin eta indar handiarekin”.Oholtzan pasa nahi dute udaberriaeta uda osoa, eta nahiko ziur diote laster iritsikodela bigarren lana. Bizirik da rock n’rolla, etabizi dadila luzaro.