EUSKAL folklorea modan dago. Gurejaietan dantza erakustaldiak ohiko zitabihurtu dira. Euskal Herriko udalerrigehienetan, dantza talde bat aurki daitekegutxienez. Horiek izan dira azken 60 urteetaneuskal nortasunaren ikur hau bizirik mantendudutenak. Gaur egun, euskal dantza tradizionala“osasuntsu” dagoela diote hainbatadituk. Hala ere, etorkizunean ere bizirauteko,aspaldiko gabeziak osatu eta antzinako herrikoitasunaberreskuratzea ezinbestekoa delaziurtatu diote Ortzadarri.

Jose Antonio Urbeltz eta Txomin Unzaluaurreko mendeko 50eko hamarkadan hasi zirendantzan. Biek dantza ikasi, maitatu, ekin etaikertu egin dute. Dantzari askoren moduan,dantza bere bizimodu bihurtu zuten eta, oraindikere, badute. Lehena Ikerfolk euskal folkloreaikertzeko elkartearen zuzendaria da. Bigarrena,aldiz, Gernikako Elai-Alai dantza taldearibultzada eman zion bilbotarra da. Dantzamunduan erreferenteak biak, gaur eguneuskal folkloreak haiek hasi zirenean bainoegoera askoz hobea bizi duela uste dute. “Gukinoiz izan ez genuen keinu-dohain argia antzematendugu egungo dantzariengan”, aitortu duUrbeltzek. Hala ere, bere garaiko dantzari bikainakez ditu ahazten: Berrizeko Albizuri bizkaitarra,Urdiñarbeko Jacques Larrondo xiberrotarraeta Gipuzkoako Juan Mari Montes, kasu.

Baina ez gara bakarrik teknikaz ari. Jakina,dantzan egiteko dantzariak behar dira. Etaetorkizuna bermatzeko, dantzari belaunaldiberriak. Komunikabideek etengabe beste musikaeta dantza eredu batzuk sustatzen dutengarai hauetan, batek baino gehiagok pentsalezake gazteak ez direla dantza taldeetara hurbilduko.Eta erratuko litzateke. “Herri guztietandaude euskal dantza tradizionalak dantzatzendituzten gazteak. Adin horretan hainindartsua den gizarte-presio gogorrari aurreeginez, milaka gaztek jarraitzen dute euskaldantzaz gozatzen, hain dira erakargarriak”,ziurtatu du Oier Araolaza Dantzan.com webgunearenzuzendariak.

Ildo berean, dantza taldeetan eman ohi denmutil kopuru urria delako sinesmen herrikoiarenaurrean, zera irizten du Araolazak:“Mutil batzuk oraindik dantza egiten jarrai-tzeada hemen harrigarria. Bost urteko edo-zeinumeri galdetu eta dantza nesken kontua delaeta mutilek futbolean jokatzen dutela esangodizu. Baina, hala ere, hip-hop edo horrelakoaukera bikainen aurrean, 15 urteko gazte batzuekeuskal dantza tradizionala aukeratukodute”.

30 MILA DANTZA IKASLE Zifrak beti dira esanguratsuak.Dantzan.com-en egindako inkestabaten emaitzen arabera, bakarrik Gipuzkoan255 euskal dantza irakasle daude, eta 70 batdantza elkarte, eskola edo talde. Ikerketa horrenargitan, 10.000 euskal dantza ikasle egongo lirateke.Azken datu hori estrapolatuz, EuskalHerri osoan 30.000 euskal dantza ikasle inguruegon daitekela uste du Araolazak. Aurrekozifrak gutxi balira, beste ikerlan batek 400 batdantza doinu -bizirik eta hilda-, zenbatu ditu.Horren harira, ondokoa iragarri du Urbeltzek:“Euskal dantzetan krisi hitza erabili ahal bada,hazkunde krisia aipatzeko da. Azken 50 urteetanehundaka dantza, musika doinu eta janzkeramartxan jarri dira eta ondare guzti hori gure dantza taldeek barnera dezaten denborabeharko dugu”.Eta bitartean? Aiko taldeko Sabin Bikandikeuskal dantza “aldaketa egoera” baten aurreandagoela uste du. Etnomusikologo honek dantzarenjatorrizko funtzioa berreskuratzen aridela ziurtatu du. “Dantza taldeen agerpenarekinbatera, dantzaren jatorrizko funtzioakahaztu zituzten: batez ere bikote-harremanakegitea erromerietan eta, beste neurri batean,talde dantzak, nolabait, kolektiboaren baloreakisladatzen dituena. Horren aurrean, taldeokoholtza gainera eraman genituen dantzok,ikuskizun moduan”, azaldu du Bikandik, dantzarenhistoria ere gogorarazten badu: Arretxinaga,Euzko dantza, Kaskarotak... Baina, dantzatalde horien magalean, eta beraien lanariesker, erroetara bueltatzeko mugimendu batsortu da. “Horrela, gaur egun, dantza bergizarteratzeaeta demokratizatzea lortzen arigara”, nabarmendu du.

Prozesu horretan, dantza taldeek ere zeregin handiaizango dutela uste du Asier Araolazak. “Taldebakoitzak bere funtzioa aurkitu beharko du”,argitu du. Berebat, talde asko errepertorio propiobaten bila ari dira. “Dantza taldeen publikonaturala bere auzokoa izan behar da. Eta, horretarako,bere herriko edota eskualdeko dan-tzekinegin beharko dute lan”, aholkatu du.Bestalde, antolatu eta lan egiteko orduan, herrialdebakoitzeko ezaugarri propioak eta errealitateezberdinak ere aintzat hartzekoak dira. “Bateankrisi moduko zerbait dena, bestean txapela kentzekoada”, azpimarratu du Dan-tzan.com-ekoburuak. Esaterako, aurten Xiberuako Maskaradarekingertatutakoa. “Maskarada ez ateratzeafrakaso bezala agertu daiteke, baina ez gara kontzienteMaskarada egiten duen herriak 500 biztanleinguru besterik ez duela. Barakaldo edoDonostia batean etxe bloke baten beste biztanle,hain zuzen. Ez da errazagoa edo zailagoa. Soilikezberdina”, gaineratu du.

FORMAKUNTZA, LEHENTASUNA Hala ere, lehentasunaformakuntza izan behar dela nabarmendudute adituek. “Ez dago irakasle prestaturik, ezgida libururik, ez formakuntza planik -kexatuda Araolaza-; irakasleak dantza taldeetan ikastenibili direnak dira, eta izugarrizko ezagupenfalta dugu: ez dakigu irakasten ditugun dantzenhistoria, ezta musikarenak edota Euskal Herrikodantzarienak, ikasteko aukerarik ez dugu izaneta”. Adibide xume bat: Axuri Beltza dantza. TxominUnzaluk azaldu duenez, Baztango dantzajoko bat zen. “Lehen aulki dantza zen, neguluzeak ostatuetan pasatzeko lagungarria. Gero,Argia taldeak abestiarekin oraingo dantza asmatuzuen”, gaineratu du.

Formakuntza eza endemiko honen aurrean,Unzaluk hurrengoa proposatzen du: “Hezkun-tzaeta irakaskuntza publikoetan, irakaslego profesionalbatek izango lukeen euskal kulturaren gaieta diziplina guztiak sartzea, euskal dantzenetorkizuna bolondreski bermatzea gero eta gaitzagoabaita”, arrazoitu du. Sabin Bikandik dokumentaziozentro nazional baten beharra ere gehitudu. “Dantzen munduko berrikuntzak geroberez etorriko ziren, dantza tradizional herrikoiaksendotu ostean eta haietan oinarrituak”,agertu du Unzaluk.

Azkenik, euskal dantzetan oinarritutako dantzamota berriak “zilegiak eta aberasgarriak” direladiote. Hori bai: euskal dantza tradizionala dantzagaraikidea ere badela azpimarratu dute.“Azken finean, garai ezberdinetan modan izandakodantzen aztarnen pilaketa da eskuarteandugun dantza tradizionala”, ohartarazi du Araolazak.Berak kontatu duenez, gaur egun edozeinerromeritan egiten diren fandango eta arinarinak,jotak edo porruak XIX. mendeko modakziren. Halaber, Zuberoako dantzetako urratsak,duela ehun urte inguru Iparraldeko gazteek soldaduzkanbere instrukzio parte bezala ikasitakodantza urratsak dira, gazteak, etxera bueltatzera,bere herriko festetan sartu zituztenak.