"Gauzak eraman errazagoak egiteko generoa da aforismoa"
Bi urteko aforismo uzta ‘Atzorako geratzen dena’ liburuan (Alberdania, 2011)bildu zuen Ana Urkizak, eta gaur egun ere horiek metatzen dirau. Horrezgain, ‘tiritarik gabeko’ idazle honekmikroipuinei ekin dio oraingo honetan
AFORISMO batean zuzena da esan nahiduzuna”, dio Ana Urkiza idazleak(1969, Ondarroa). “Baina, formak anbiguotasunaematen dizu, ironia batzuetan,gauzak iraultzea besteetan. Hau da, lerroartean irakurtzeko aukera eskaintzen dizu”.
Horregatik, aforismoekin ere ausartu da Urkiza,saiakera, poesia, nahiz narrazioa ere landuondoren. Atzorako geratzen dena aforismo liburuaargitaratu zuen iaz, eta bi urteetan zeharpilatutako idazkien hautaketa bat jaso du bertan.Azken aldian mikroipuinak idazten ari badaere, aforismoak metatzen jarraitzen du.
Galerez beteta dago ‘Atzorako geratzen dena’,bai behintzat galerak “existentziaren kontzientzia”bezala ulertzen baditugu, diozunez.
Ohikoak diren edo literaturan behintzat goimailan dauden galdera potoloek ematen dutezer pentsatu handiena. Esaterako, heriotzak,edo denborak... Egia da galdera horien ingurukoaforismo asko daudela liburuan, baina,existentziaren edo galderak berak suposatzenduen kezkaren ingurukoak ere badaude. Horregatik,lan lerro ezberdinak daude liburuan.
Izatearen inguruan, hala diozu: “Laranja osoakgarela aldarrikatzen hasi”. Ez al daramazu zukhori aspaldidanik aldarrikatzen?
Badaude ideia edo galdera batzuk norberakdaramatzanak, eta genero eta estilo ezberdinetanere agertzen dira. Aforismoen kasuan, narraziotik, poesiatik eta entsegutik asko du,eta hirurak uztartze horretan ere errepikariakzaizkidan ideiak azaldu zaizkit. Desioekin hasinintzen, baina adibidez, aldarrikapenak ere sartuditut. Izan ere, oraindik ere erantzun gabekogalderak daude, eta gizartean oztopoekin egitendugu topo. Horretarako, galderak egin beharrean,edo mundua iraulita begiratu beharrean,bestelako metodoa erabili dudala esango nuke,ingurukoari erantzun bat emateko. Noski, aforismoakez dira egia absolutuak, baizik unejakin batean nik aurkitu ditudan erantzunakbaino. Beraz, irakurleari gonbita egiten diot galderahoriei emandako erantzunei beste galderabatzuk emateko, edo behintzat nik emandakoakbaliagarriak izan ditzan espero dut.
Ama osoa izatea ere aldarrikatu duzu maiz,“Lanera doan emakumea ezin da ama oso onaizan; anbizio profesionala baitauka” dioen aforismoanbezalaxe.
Bai, oso errepikaria da hori niregan, bizi izandudalako. Bihotz osoz egiten duzu lan, etxean etalanean, baina ulertuko ez duzun arrazoiengatik,norbaitek zer edo zer aurpegiratzen dizu. Esaterako,gauza gehiegi direla, edo dena ezin izangoduzula egin. Honen aurrean, ironia erabiltzendut, erantzun bortitzak bota behar direlako, edogutxienez erantzunda utzi behar direla uste dut.
Ama langilea, eta gainera, idazlea ere bada?
Ba gauza berdintsuaren aurrean geundeke...
Nahiago hor ez sartzea, baina gerrak jarraitzendu horretan ere.
Idazlearen zereginaz ere solas egiterakoan,errealitateari zintzoa zaion fikzioa egin beharduela aldarrikatzen duzu.
Literatura fikzioa da, baina nire ustez esperientziatiksortzen dugun literatura oso hurbilekoaegiten zaigu. Horregatik, hurbiltasunhorretan ahalik eta biluzien ibiltzea aldarrikatzendut. Egia da idazle batzuk tiritak ipinitaidazten dutela, eta beste batzuk ez. Nik horiekhobesten ditut, tiritarik gabekoak.
‘Tiritak’ dituen horrek aforismoak idatzi ditzake?
Zaila iruditzen zait, aforismo batean garbi uztenduzulako non kokatzen duzun zure burua. Halaere, tiritekin aritzen diren idazleak badaude,baina emaitzak bestelakoak dira.
Idazlea errealitatearen aurrean biluzten baduzuere, “mundua ametsen neurrira ekarri, ez gizakiamunduaren errealitatera” diozu.
Bai, amets egiteko beharra dagoelako. Sormenakalderdi horrekin ere jokatzen du, ez errealitateadesitxuratzeko, baizik eta errealitateaulertzeko eta bizitza eramangarriagoa egiteko.
Aforismoa gauzak eraman errazagoak egitekogenero bat da. Hau da, teknika desberdinak erabilitaeta gezurretan erori gabe, aforismoak egiaedo gezurra beste era batera kontatzen dizu Literaturak -eta kasu honetan nire liburuakere-, funtzio hori du.
Egia eta gezurra maiz aipatzen dituzu aforismoetan.Baina egiak ala gezurrak, zerk kezkatzenzaituen gehiago ez zait garbi geratu...
Aforismo batean esaten dut, badela gehiegi ezjakitea, egia absolutuaren edo erdibideko gezurrarenaurrean dagoena da eta. Alegia, jakiteakmotxila kargatu egiten du, eta batzuetan hobeda motxila erdi hutsik eramatea.
Egia mingarriagoa delako? “Egiak gezurrak bainoubeldura handiagoa daki uzten”, baitiozu.
Liburuaren kontrazalean diodan bezala, bizigaitezke geroari begira, edo oinordekoari utzikodiogunari begira, jende asko bizi baita horrela;edo bizi gaitezke gauza deserosoak planteatzen,eta egiari eta gezurrari buelta ematekoahaleginetan. Azkenean ere diot, bizi gaitezkeelaedo ez. Horregatik, niretzako gauzadeserosoak esatea bizitzeko modu bat da, etahori da nik aukeratu dudana. Alegia, gauzadeserosoak esan behar dira, moduak eta formadesberdinak bilatuz. Hor dago literaturarenkoska. Beste era batera esanda, bizi nintekelasaiago, baina deserosoago bizitzea aukeratudut, eta galderei erantzuten saiatzen naiz. Horregatik da mingarriagoa.
Zure egietako bat honakoa da: “Herri honetanmetro koadroa garestia ateratzen zaigula, metro koadroko salbatzaile gehiegi dauzkagulako”.
Bai, eta ez da lehen aldia hori diodala. Seguruenikbihotz onez eta horretarako balio dugulakonbentzituta sartzen gara salbatzaile paperhorretan. Baina, herri txikia da gurea, eta herritarrokentzuten ikasi behar genukeela uste dut.Zorionez, ekarpen asko ere egiten ditugun herritarrakgara, baina horiek kudeatu behar dira.Eta hor zailtasun handiak ikusten ditut.
Baina, era berean, “zer garen jakin ez arren,badakigu nor izan nahi dugun” ere diozu.
Bai.. eta ez. Hor ere jokoa dago. Batzuk uste dugubadakigula zer esan nahi dugun, beste batzuk,ordea, ez. Irakurle bakoitzak galdetu behar liokebere buruari aforismoaren jokoaren inguruan,eta bere burua non dagoen galdetu.
Zuk zure buruari perfekzioarekin galdetzen diozuladirudi: “Neure burua zigortzen dudaneandakit bakarrik ondo ari naizela”.
Bai, baina akatsak bilatzen ditudanean batezere. Hor ere joko ikaragarria dago.Alde batetik,perfekzioa bilatu nahi dut, baina horretaz konturatzennaiz benetan akatsa aurkitzen dudanean.Hau da, nire akatsa dela onartzerakoan.Orduan hitz egin daiteke perfekzioaz, konturatzenzarelako zer utzi duzun atzean eta zeraurrean.
“Landatu dut zuhaitz bat; erditu ume bat; idatziliburu bat. Eta orain, zer?”. Zure galdera bueltan datorkizu.
Badago esaera bat zera esaten duena: norbereburua osatuta sentitzeko hiru gauza horiek eginbehar direla. Nik liburu bat idatzi dut, eta hiruume ere ekarri ditut mundura. Horrek amabezala bete nau, baina gizartean ez dela onartzeniruditzen zait. Hau da, niretzako ikaragarriederra izan den horretan gizarteak zera esatendizu: ama edo profesionala izan zaitezke, alaidazle edo ama. Zentzu horretan arantzatxo batdaukat barruan, oraindik azalpen asko emanbehar izaten direlako. Eta horregatik egiten dutgaldera. Landatzeari dagokionez,Virginia Woolfekbere espazioa aldarrikatzen zuenean, lorategiaere aipatzen zuen. Bere parean jarri gabe,nik ere badauzkat landareak etxean -lorategirikoraindik ez-, eta badakit zer den lore bat edozuhaitz bat landatzea eta zaintzea. Horregatikdakit zer garrantzia duen horrek guretzako. Horialdarrikatzen jarraitu nahi nuen horrela aforismoetan.Hiru puntuetan ikusten dudalakonire burua oraindik hazteko, asko egiteko, etagaldera erantzun gabe gelditzen delako.
Horregatik ere diozu “Nire CV-tik kendukonukeena: egin gabe utzitako guztia”?
Ba bai. Oso aforismo polita da niretzako. Hutshutseanbegiratzen zaio curriculumean soiliksartzen denari. Baina, a zer garrantzia daukanpaperean sartzen ez den guztiak, eta egin duzunguztiak! Nola defendatu dezakezu hori? Horgeratzen da beste galdera bat...