ANTXON Lafontek (Donostia, 1935)liburuekin harreman estua izan dubeti. Txikitan, bere aitaren bibliotekan,garai hartan debekatuta zeudenliburu guztiak topatzen zituen. Orduan piztuzitzaion liburuen gosea ez da inoiz asetu.Hortaz, Erein argitaletxekoek Haran bildumabere gain hartzeko eskaintza luzatu ziotenean,berehala onartu zuen. Eskatu zuen gauza bakarrabere independentzia mantentzea izan zen.Izan ere, proiektu honen sortzailea Lafont berada. Gaurkotasun gaiei buruz idazle ezagunakidatzitako orri gutxiko liburuxkak batukozituen bilduma, hain zuzen ere. Batetik, gizarteankultura eza gero eta nabariagoa dela ikusita,eta, bestetik, norberak dakiena zabaltzekobeharra duela sinestuta, behar horiei erantzunaemateko erabakia hartu zuen Lafontek.
“Ekimen kultural oro komunikaziorako bideada, hausnarketa bultzatzeko era bat. Bildumarenizenburuak dioen moduan: Dakizuna zabaldu.Hori da proiektu honen helburua: Ezagutzaktransmititu nahi ditugu eta, aldi berean,gure gizartean hausnarketa bultzatu”, azalduzuen Lafontek, Bilbon egindako elkarrizketan.Proiektu berriari buru-belarri ekin zion EkonomiaAplikatuan doktore honek, BaionakoMerkataritza Ganberako eta EAEko Ekonomiaeta Gizarte Arazoetarako Batzordekoko buruaere izan denak. Bi hilabeteren buruan, lehenengohiru liburuak Durangoko Euskal Liburueta Diskoaren Azokan zeuden. 50 orri bainogutxiagoko liburuak, bost eurotan. “Gehiagoirakurri behar dugu. Gehiago irakurtarazibehar dugu gizartea. Eta, horretarako, formatutxikiko liburuak aukeratu behar ditugu. Merkeak.Jendearengan interesa piztuko duen gaisakonak ondo azaldu eta aurkeztuko dituenliburuak. Hori baita liburu handiagotara jotzekobide bakarra”, nabarmendu du Haran bildumarenzuzendariak.
ENERGIA NUKLEARRA AZTERGAI Lehen liburuan,La alternativa nuclear izenburukoa, Fukushimazentral nuklearrean iazko martxoan gertatutakoaaztertu, baita Euskal Herrian horreninguruan egondako borrokak gogorarazi ereegin ditu Jose Allende katedradunak, EuskalKostaldearen Aldeko Komisioaren koordinatzaileaizandakoak. “Garrantzi handiko gaia dahau. Elkartasuna ez baita epe laburrean neurtubeharko, gizakiaren kultura orokorra baita”,defendatu du. Ostean, Fernando Larruquertzinemagileak eta Fito Rodríguez idazle etaEHUko irakasleak irudien eta errealitatearenarteko harremana aztertu zuten Aprender amirar liburuan. “Begiratzen ikasi behar dugu,benetan ikusten ari garenaz jabetu ahal izateko”.Azkenengoz, Euskal Herrian bizi ditugun garaiberri hauekin lotuta, Odio, Perdón, Venganza,Paz liburua kaleratu zuen, Garbiñe BiurunEAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko epaimahaikopresidenteak eta Joxe Arregi DeustukoUnibertsitateko irakasleak idatzita. Lafontenustez, “horrelako mementu historikobatean” horrelako hitzei buruz berba egitearenbeharra “sinestezina da. Gorrotorik ez balego,barkamena automatikoki gertatuko zen. Etamendekurik ez balego, bakea errealitate bilakatukozen”.
Orotara, bosten bat liburu atera nahi dute urtero,eta gairen bat jada aukeratuta dauka Lafontek.Horrela, hurrengo liburua kazetaritzariburuz izango da. “Egun, nork agintzen du? Bankuak.Eta nortzuk dira komunikabideenjabeak? Bankuak. Hauen aurrean herritarrenenaizan beharko zen potea desagertzen da”,salatu du. Hala ere, idazleek nahi duena idatziahal duela azpimarratu du. “Nik gaia proposatubesterik ez dut egiten”, argitu du.
AMAMAREN MARMITAKOA Orain arte aukeratutakogai gehienen funtsa teorikoa izan bada ere,etorkizunari begira arlo praktikoa ere landukodela ziurtatu du Lafontek. Besteak beste, etxekogastronomia jorratzeko ideia buruan du bueltaka.“Ez naiz izen handiko sukaldarien errezetetazari, baizik eta norbaiten amamak egitenduen primerako marmitakoaz”. Finean, liburuakirakurleengana hurbiltzea du helburu,eta, bide horretan, formatu digitala oso erabilgarritzatjotzen du.
Bere ustez, “liburu txiki bat jaisteko ez dagoebook baten beharrik, e-postarekin nahiko da.Eta horren truke ordaindu beharrekoa dirukopuru txikia izango da, txikleak edota preserbatiboakerosteko beste”. Idazle bakoitzakberak zein hizkuntzatan idatzi nahi duen erabakikodu, eta, ez dutela itzulpenik egingoaurreratu zuen Antxon Lafontek. “EuskalHerrian hainbat hizkuntza hitz egiten dira, horidugu errealitatea, eta horretaz ohartarazi nahidugu jendea”, nabarmendu zuen.