Agur Euskal Herriari, Iparragirreren kantu esanguratsuak ondo adierazten du hemendik Ameriketarantz joandakoen nahigabea eta bihotzmina, batez ere XIX. eta XX. mendean izan zen euskaldunak erreskan harantz joan zirenak eta Argentinan eta Uruguaien dira batik bat horren lekuko. “Lur maitea hemen uztea da negargarria / hemen gelditzen dira ama eta herria; urez noa ikustera  bai, mundu berria / oraintxe bai naizela errukigarria”.

Uruguay-Euskal selekzioa, batzen gaituena

Bi herrialde horietan Euskaldunak duten presentzia handia baita, Uruguaien, diotenez, seitik batek hemendik joandakoen arraztoak dauzkate eta urteak igaroz bertakotzat hartu zituzten eta halaxe sentitzen dira egun, baina hala ere, beti dira asko eta asko nondikoak diren euren jatorriak jakin nahi dutenak, euren jatorriaz gogoratzen direnak eta berau goraipatzen dutenak.

Asko gara, diasporan, Amerikan zehar, familia artekoak ditugunak. XIX. mendean, bi gerra karlista eta hemengo etsipenak eta pobreziak harantz eraman zituzten milaka eta milaka pertsona. Gerra zibilaren ondorio latzak ere beste milaka. Egun, euskaldun jatorrizkoak direnak, hemen bertan baino, kanpoan gehiago daude.

Eta, zer esanik ez, jaio garen lurrak, indar bizia duela eta hala, hemendik joandako artzain batek gogoko dudan honelako hitz eta kantu ederra eskaini zigun: “Agur neure bihotzeko aita eta ama/ jatorrizko hizkuntza nik oso dot maita/ hemen naukazue ni, hitz bat egin nahita/ baina gaur ezin neike, urrun bizi naz ta/… / Amerika aldean egin dot gogaitu / neure biho-tzik hemen ezin dot alaitu/ txoritxuak bezela hego bi banitu/ Laster nintekeela Euskalherriratu”.

Nork ez du entzun edo kantatu bestetik: “Ameriketara joan nitzan zentimorik gabe, , handik etorri nintzan maitea bost millioen jabe”. Bai, halaxe esaten zan, “Amerikak egitera joan da”. Eta batzuk egin ere egin zuten, gaur, badirudi gauzak aldatu direla eta kantuari itzulera eman diotela, hemen daudelakoan-edo amerikak.

Baina garai hauetan, inork egiten baditu amerikak, futbol jokalariak dira. Beraz, gatozen futbolera, zeren, ikaragarrizko diruak mugitzetik at, bihotzak ere mugi-tzen ditu zaleengan-eta. Bakoitzak, garen lurraldeko taldea dugu gogoan eta berau sostengatuz eta indartuz, geurea dugun honetaz identifikatzen gara. Hemen dugu ba, gure selekzioaren beste ekimen bat, larunbat honetan Euskal selekzioa eta Uruguay ditugu jokoan parez pare eta bata bestearen aurkari.

Eta futbolak duen zentzu eta lekukotasunera etorrita, “zeiboa” omen da Argentina eta Uruguaiko zuhaitz nazionala, lore gorriak dituen “zeiboa” izeneko espezie hau herrialde horiekin erlazionatuta zegoen eta kulturaren eta edertasunaren ikur hartzen dute bertan. Ceibo zuhaitzaren eta loreen kondairak, honelakoxe historia dakarkigu: “Anahi izeneko neska, hiltzera kondenatu zuten bere guarani tribuaren eta armada inbaditzailearen arteko borroka odoltsu batean parte hartu ondoren. Neskak, alai eta oso ahots goxoz kantatzen zuen oihanean, txoriak ere isildu egiten omen ziren Anahi kantuan en-tzutean, baina egun batean armen zarata entzun zen. Anahi beste indigenekin batera eraman zuten gatibu.

Sufrimendu-egunak eta gauak igaro zituen eta halako baten ihes egitea lortuz oihanerantz bideratu zen. Konkistatzaileek lasterrera harrapatuko zuten eta heriotz gogorra ezarri zioten mendeku gisa. Zuhaitz bati lotu eta sua piztu zuten, garretan zegoela isilean sufritu omen zuen eta sua hazi ahala, Anahi zuhaitz bihurtu zen”.

Egunsentian, soldaduek lore gorri distira-tsuz ikusi zuten arbola eta halaxe ba, zuhaitz hori sufrimenduaren aurrean, ausardiaren eta indarraren ikur gisa hartua da Uruguaien. Hezkuntzan ere ezaugarritzat dute, hezkuntza-plan aitzindari bati izena emanez: Plan Ceibal 2007.urtean sortutako proiektu giza-hezitzailea, hezkuntza-proposamenen garapena sustatzeko plana baita.

Gurean ere, haritzarengan, baditugu hainbat eta hainbat ezaugarrizko adierazpen. Azalpen ugari eta zuhaitz sakratu legez hartu izan dugu eta zenbat eredu eta zenbat kantu dauzkagun beronen inguruan. Ezagutza eta jakinduria, indarra eta boterea, maitasuna eta konpromisoa, babesa eta ohorea, hauexek dira haritzaren balore adierazkorrak.

Beraz, haritza eta zeiboa, historian eta kulturan esanahia handia duten bi zuhaitz esanguratsu. Gurean, Europako lurralde osoan bezalaxe, haritza dugu arbolarik esanahia handienetakoa eta esanguratsuena, sendotasun eta iraunkortasunaren ikurra. Historian eta kulturan oinarriturik, justizia eta askatasunaren ikur, geure egin duguna.

Eta honek guztik honek jakinarazten dizkigun kantu irudizkoak eta sinbolikoak ditugu: “Mendian dugu haritza” “Haritza lilitzen da” eta esanguratsuena eta sarriegitan umezurtz dugun “Gernikako Arbola”, sakon sustraitutakoa eta sinbolismo ugariz beterikoa.

Eta halaxe ba, hemen dira, Euskal selekzioko jokalariak gogoz eta amorez, guztiok ohorezko ditugun Macelo Bielsa eta Jagoba Arrasate, bi entrenatzaile hurkoak eta maitatuak, bi ekipo maitekorrekin. “Zuri, gorri ta berde gure koloreak defendi ditzagun mundu guztian/ zuri, gorri ta berde gure koloreak, daramatzagu bihotzean”, honelaxe kantatzen genuen Portugaleteko Joseba Gotzon kantariarekin batera “Nortasuna selekzio baten historia” izeneko kantuan.

Aspaldikoa da herritar gehientsuenen gogotan dagoen euskal selekzioaren ofizialtasunaren helburua. Inoizko baten gauzatu dezakegun ametsetan dugu nahia, oraingoz onartzen ez bada ere eta agian sinesgaitz egiten bazaigu ere, beti bezalaxe, gauzak, ezina ekinaren ekinaz jokatuz lortzen direlakoan, bidean goaz lorpenaren gisan.

Aurtengo egitasmoak gainera, badu garrantzizko esanahia berezia, bi herrialde parekoak, historiarekin ezaugarri dituzten harremanak eta bizirik dauden hemendik hara joandakoen oroimenak bat egiten gaitu.

Ilusioa pizten digun ofizialtasunaren eskaria eginez, kanta dezagun ba, nortasuna adieraziz, gure arbolaren gerizpean eta adarren adaburupean. Eta jakina, kanta dezagun San Mamesen larunbat honetan, zabal dezagun mundura, haritza adierazkor dugula goraipatuz eta bagarela aldarrikatuz. l

Abeslaria