Interneten erabilera. 2021 informazio-gizartearen egoerari buruzko txostenean nabarmentzen da 2021ean Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen % 87,4k Internet konexioa duela, ia osorik banda zabalekoa. Bestalde, etxeen % 74,3an dago ordenagailua, eta etxeen % 97,2k gutxienez telefono mugikor bat dute. Telebistari lotutako ekipamenduei dagokienez, ordainpeko telebistak eta Internet bidezko telebistak azken hiru urteotan izandako bilakaera azpimarratu behar da. Gaur egun, bi etxetatik batean daude mota horietako ekipamenduak. Telebista hartzeko sistema ezberdinen ezarpenean ere gorakada nabarmena egon da.

Gizonezkoak. Aztertutako talde bakoitzak ordenagailua zenbatean behin erabiltzen duen kontuan hartuz gero, generoa bereizita, ikus daiteke gizonezkoen % 67 direla ohiko erabiltzaileak, eta emakumezkoen % 58. Beraz, emakumeei dagokienez, % 25 ez dira erabiltzaileak, eta gizonezkoei erreparatuta, berriz, ehuneko hori txikiagoa da. Gainera, ordenagailuaren erabilerak eta erabileraren maiztasunak alderantzizko harremana du adinarekiko; gauzak horrela, gazteenek (15 eta 24 urte bitartekoek) erabiltzen dute ordenagailua gehien eta maizen.

- Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak gero eta ohikoagoak eta beharrezkoagoak dira herritarren eguneroko bizitzetan; horregatik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta etxe gehiagotan daude Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia ekipamendu nagusiak, "nahiz eta ezarpen-erritmoan aldeak dauden". Ildo horretan, "bereziki azpimarragarria da zein azkar ezarri den Interneterako konexioa: gaur egun euskal etxeen % 87k daukate konexio hori, 2003an % 29k baino ez zeukatenean", azpimarratzen dute Euskal Estatistika Erakundetik -Eustatetik- egindako azken txostenean.

Ildo horretatik, 2021 informazio-gizartearen egoerari buruzko txostenean nabarmentzen da 2021ean Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen % 87,4k Internet konexioa duela, ia osorik banda zabalekoa. Bestalde, etxeen % 74,3an dago ordenagailua, eta etxeen % 97,2k gutxienez telefono mugikor bat dute. Telebistari lotutako ekipamenduei dagokienez, ordainpeko telebistak eta Internet bidezko telebistak azken hiru urteotan izandako bilakaera azpimarratu behar da. Gaur egun, bi etxetatik batean daude mota horietako ekipamenduak. Telebista hartzeko sistema ezberdinen ezarpenean ere gorakada nabarmena egon da: "2021ean hazi egin da kable bidezko telebistaren eta Internet bidezko telebistaren erabilera. Gainera, familien erdiak baino gehiagok onartzen dute 2021ean ordainpeko telebista-zerbitzuren bat (Netflix, HBO...) kontratatu dutela", azpimarratu eta gaineratu dute: "Bestalde, urte berean beherakada izan dute DVDek, kamera digitalek eta musika-kateek. Telefoniari dagokionez, gora egin dute telefono mugikorraren eta Interneten erabilerak; ostera, nabarmen murriztu da telefono finkoarena. Azkenik, ordenagailuari lotutako ekipamenduen erabilera pixka bat areagotu da aurreko urtearekiko". Alde horretatik, seme-alabak dituzten familiak dira gehien ulertuak eta sinkronizatuak aro digitalarekin. Hau da, seme-alabak dituzten familiek dute portzentajerik handiena telebistari lotutako elementu guztietan, bikotekide izan gabe etxebizitza berean bizi den pertsona edo pertsona bat baino gehiago bizi diren etxeetan baino. Gainera, desberdintasun horiek garrantzitsuagoak dira banda zabalaren kasuan, seme-alabak dituzten etxeak ia bikoiztu egiten baitira pertsona bakarreko etxeen proportzioan. Beraz, ondorioztatzen da Interneten erabilera etxebizitza bateko pertsonen eta kideen loturaren araberakoa dela, eta ohikoagoa dela seme-alabadun etxebizitzetan sarearekin lotura handiagoa izatea. Era berean, lurraldeen arabera ere desberdintasunak daude. Adibidez, Araban ohikoagoak dira internet, ordenagailu, mugikor eta Interneteko konexioaren bidezko telebista; Bizkaian, kable bidezko telebista eta ordainpeko telebista duten etxeen ehuneko handiagoa dago; azkenik, Gipuzkoan banda zabaleko konexioa duten etxeen ehuneko handiena dago.

Bestalde, nabarmentzekoa da ere 2003-2021 aldian, aldaketa nabarmenak gertatu direla Interneten eta teknologien ezarpen-mailan: "Aldi horretan, bilakaera bereziki garrantzitsua izan dute ordenagailuari lotutako ekipamenduek. 2003. urtean, 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 54k zeukaten ordenagailua; 2021ean, berriz, % 81ek", nabarmentzen dute. Ordenagailuen artean, mahai gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak bereizi behar dira. Eramangarriak azken urteetan ugaritu dira; hain zuzen ere, ordenagailuek izan duten hazkundea, hein handi batean, ordenagailu eramangarriei esker izan da. Aldi horretan, 56 ehuneko puntutan hazi da etxean Interneterako sarbidea duten biztanleen proportzioa. "Azpimarratzekoa da ordainpeko telebistaren presentzia nabarmen ugaritu dela azken bi urte hauetan. Azkenik, kable bidezko telebistak ia bost puntu irabazi ditu azken urtean", diote.

Baina nork erabiltzen du gehiago ordenagailua? Gizonak ala emakumeak? Aztertutako talde bakoitzak ordenagailua zenbatean behin erabiltzen duen kontuan hartuz gero, generoa bereizita, ikus daiteke gizonezkoen % 67 direla ohiko erabiltzaileak, eta emakumezkoen % 58. Beraz, emakumeei dagokienez, % 25 ez dira erabiltzaileak, eta gizonezkoei erreparatuta, berriz, ehuneko hori txikiagoa da. Gainera, ordenagailuaren erabilerak eta erabileraren maiztasunak alderantzizko harremana du adinarekiko; gauzak horrela, gazteenek (15 eta 24 urte bitartekoek) erabiltzen dute ordenagailua gehien eta maizen. Adinak gora egin ahala, murriztu egiten dira erabilera eta maiztasuna. Hortaz, gutxien erabiltzen dituztenak nagusienak dira (65 urte edo gehiago dauzkatenak). Ikasketa-mailari erreparatuta, goi-mailako ikasketak dituzte erabiltzaile gehienek. "Zehazki, horien % 91 dira ohiko erabiltzaileak, eta oso ehuneko txikiak dituzte noizbehinkako erabiltzaileek eta ez-erabiltzaileek", ondorioztatu dute Eustatetik egindako azken txostenean.

"Bereziki azpimagarria da zein azkar ezarri den Interneteko konexioa: gaur egun euskal etxeen %87k daukate konexio hori"

Etxeen % 74,3an dago ordenagailua eta etxeen % 97,2k gutxienez telefono mugikor bat dute familiarekiko