- Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Ataria 23,) Basques in California erakusketa dago irailaren 8tik. Lehendakariak inauguratu zuen erakusketa Euskal Diasporaren Eguna zela-eta. Erakusketaren barruan hitzaldi ziklo bat antolatu da eta gaur emango zaio amaiera Argitxu Camus Etchecopar-ek (Eusko Ikaskuntza/Office Public de la Langue Basque. Baiona) emango duen Euskal Etxeak Estatu Batuetan hitzaldiaren eskutik. Hitzordua Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua, Gasteiz) arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango da edukiera bete arte, atzo Vital Fundazioatik azaldu zuten arabera.