Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde saria Askabide elkarteari egokitu zaio. Irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta 1985a geroztik Euskadin prostituzioan aritzen diren edota gizarte-bazterketako egoeratan dauden emakumeen alde lan egiten du. Miriam Santorcuato da, 2009tik, elkartearen presidentea. Historian lizentziatua, laneko orientaziora bideratu du bere ibilbide profesionala. Askabidek berrogei boluntario inguru ditu eta beste hogei lanbide-profil ezberdinekin, hala nola psikologoak edota hezitzaileak.