Esaldia. "Linfedema sistema linfatikoaren gaixotasun kroniko eta progresiboa da, eta hainbat ondorio eragin ditzake: deformazio larriak, desgaitasunak eta hilgarriak izan daitezkeen konplikazioak, baita karga psikologiko eta ekonomiko handiak ere. Gaixotasun hori oraindik ez da nahiko ezaguna, ezta komunitate medikoaren aldetik ere. Aurten, konpromiso sendoa sortu da Europa osoko pazienteen elkarteekin, eta hainbat ekintza antolatu dira: ibilaldiak eta flashmob-ak, besteak beste".

- "Linfedema sistema linfatikoaren gaixotasun kroniko eta progresiboa da, eta hainbat ondorio eragin ditzake: deformazio larriak, desgaitasunak eta hilgarriak izan daitezkeen konplikazioak, baita karga psikologiko eta ekonomiko handiak ere. Gaixotasun hori oraindik ez da nahiko ezaguna, ezta komunitate medikoaren aldetik ere". Hitz horiekin, Adelprise Linfedemako elkarteak gasteiztar eta arabar guztiak gonbidatu nahi izan ditu Linfedemaren Nazioarteko Egunean parte hartzera, datorren larunbatean izango dena.

Horrela, martxoaren 6an Europako 27 elkartek manifestu bat sinatuko dute, tokian tokiko hizkuntzan, elkarteen indarra eta batasuna adierazteko. Bertan, gainera, linfedema duten edo izan dezaketen pertsonen egoeraz eta premiez konturatzeko deia egiten diete arduradun politikoei, osasun-profesionalei, ikertzaileei eta, oro har, publikoari. "Ahaleginak batu behar ditugu, eguna arrakastatsua izateko. Mundua hezi behar dugu, eta tratamendu-aukera hobeak eskatu. Baliabide ekonomiko gehiago behar ditugu, ikerketa medikoa egiteko; programa hezitzaileak behar ditugu osasun arloko profesionalentzat; eta tratamenduak, kirurgia eta arreta espezializatua erraz eskuratzeko modua behar dugu, lindefema primario edo sekundarioa duten pertsonentzat", adierazi zuten atzo Adelprisetik.

Hori dela eta, elkarte honek larunbat honetan linfedema duten gaixo guztiei laguntzeko egingo diren ibilaldi eta hitzaldiekin bat egiteko eskatu die arabar guztiei. Izan ere, Estatu Batuetako Senatuak Lindefemaren Nazioarteko Eguna ezarri zuen 2016ko martxoaren 6an, LE&RN elkarteak bultzatutako lege-proiektu bati erantzunez. Horrez geroztik, Linfedemaren Nazioarteko Eguna urtero antolatzen den ekimena da. "Ekimena, sortu zenetik, mugimendu globala bihurtu da",e san eta erantsi zuten: "Aurreko urteetan bezala, mundu osoko aktibistek hainbat ekintza antolatuko dituzte, egun hori gogoan izateko; hau da, sistema linfatikoak izan ditzakeen gaixotasunei buruzko kontzientzia sortzeko: linfedema (primarioa eta sekundarioa), filariasi linfatikoa, malformazio linfatikoak eta beste".

"Aurten, gainera, konpromiso sendoa sortu da Europa osoko pazienteen elkarteekin, eta hainbat ekintza antolatu dira: ibilaldiak, flashmob-ak, hitzaldiak, informazio-mahaiak eta artikuluak", azpimarratu zuten. Hori horrela, elkarteek beren kideak ekitaldietan parte hartzera animatu dituzte.Linfedema osasun arazo globala da, eta 250 milioi pertsona baino gehiagori eragiten die, mundu osoan nazionalitate, arraza eta etnia guztietako emakume, gizon eta haurrei. Gainera, "gaixotasun kroniko eta progresiboa da, eta heriotza eragin dezaketen deformazio, desgaitasun eta konplikazio larriak eragin ditzake; horiek ere karga psikologiko eta ekonomiko baten kausa izan daitezke". "Ikerketa medikurako finantzaketa handiagoa, osasun arloko profesionalentzako hezkuntza programak eta linfedemarekin bizi direnentzat arreta espezializatua eskuratzeko aukera hobea eskatzen dugu".