Modus operandi berarekin jarraitzen dute lapurtzen Gasteizen. Azken egunotan hirian izandako lapurreta horietan biktimak adinekoak dira, batez ere 80 urtetik gorakoak, eta erabiltzen ari diren metodoa poltsatik tira egitea da; lapurreta horietako batzuetan biktima ospitalera eraman behar izan dute lurrera bota ondoren DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkari honek beste edizioetan aurreratu duen bezala.

Gasteizko Udaleko Segurtasun Sailak jakinarazitako azken lapurreta duela bi egun eskas gertatu zen. Oraingoan, 26 urteko gazte batek ustez eraso egin zion emakume bati; paseatzen ari zela poltsa lapurtu zion, eta ustezko lapurrak ihes egin zuen, aurreko kasuetan ere gertatu den bezala. Hala ere, horietan guztietan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ustezko lapurrak atxilotzea lortu du. Hala, asteazkenean gertatutako azken lapurreta Nieves Cano kalean gertatu zen, 13:30ak aldera. Bertan adineko emakume bat kalean paseatzen ari zela, gainean zeraman poltsa kendu zioten. Ustezko lapurrak ihes egin zuen, baina Aretxabaletan atxilotu eta epailearen esku utzi zuten atzo. Gainera, atxiloketa aurerra eramateko, garrantzitsua izan zen bi neraberen eta uniformerik gabeko Ertzaintzako bikote baten laguntza; biktima artatu zuten, eta erasotzaileak ihesean bota zuen poltsa berreskuratu zuten. Gainera, identifikatzeko eta ondoren atxilotzeko beharrezko datuak ere eman zituzten.

Antzeko lapurreta bat gertatu zen astelehenean Eduardo Velasco kalean. Egun horretan, 14:00ak aldera, gazte batek kale horretan paseatzen ari zen emakume bati bultza egin zion, eta lurrera bota ondoren, ustez poltsa lapurtu zion. Erortzean, emakumeak buruan kolpea hartu zuen, eta Gasteizko ospitalera eraman behar izan zuten, buruan zuen arraila senda-tzeko. Hori gertatzen ari zen bitartean, ustezko lapurrak ihes egin zuen, baina 20 minutu geroago hainbat udaltzainek atxilotu egin zuten indarkeriaz egindako lapurreta egotzita. Biktimak 80 urte inguru zituen, egunkari honetan adierazi zuten bezala.

Lapurreta hori gertatu baino egun bat lehenago, 19 eta 30 urteko bi gazte atxilotu zituzten antzeko lapurreta batengatik.

Kasu honetan, Ertzaintzako agenteek aipatutako bi gazte hauek atxilotu zituzten igandean, 83 urteko emakume bati poltsa lapurtzea eta hura lurerra botatzea egotzita. Ondorioz, Gasteizko ospitale batera eraman behar izan zuten emakumea. Gertakariak 15:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu ziren. Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruila bati Estibalizko hiribidera joateko eskatu zioten, emakume bat lapurreta baten biktima izan berri zelako.

Ertzaintzak bertara joan zen, eta lurrean eserita zegoen adineko emakume batekin harremanetan jarri ondoren, bi gizonezkok eraso egin ziotela eta, bultza egin ondoren, zeraman poltsa lapurtu ziotela egiaztatu zuten. Hori dela eta, agenteek anbulantzia bat eskatu zuten emakumearen zauriak arta-tzeko, eta azkenean ospitalera eraman behar izan zuten. Bitartean, Ertzainek, lekuko batek emandako ustezko egileen deskribapen fisikoa jaso ondoren, bi ustezko lapurrak aurkitu zituzten, eta atxilotu egin zituzten, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Hori dela eta, ertzain-etxera eraman zituzten. Bi atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte, eta astelehenean utzi zituzten Gasteizko epailearen esku.

Lapurretak. Modus operandi berarekin jarraitzen dute lapurtzen Gasteizen. Azken egunotan hirian izandako lapurreta horietan biktimak adinekoak dira, batez ere 80 urtetik gorakoak, eta erabiltzen ari diren metodoa poltsatik tira egitea da; lapurreta horietako batzuetan biktima ospitalera eraman behar izan dute lurrera bota ondoren egunkari honek azaldu beste edizioetan azaldu duen bezala.

Azkena. asteazkenean gertatutako azken lapurreta Nieves Cano kalean gertatu zen, 13:30ak aldera. Bertan adineko emakume bat kalean pasea-tzen ari zela, gainen zeraman poltsa kendu zioten. Ustezko lapurrak ihes egin zuen, baina Aretxabaletan atxilotu eta epailearen esku utzi zuten atzo. Gainera, atxiloketa aurerra eramateko, garrantzitsua izan zen bi neraberen eta uniformerik gabeko Ertzaintzako bikote baten laguntza.