- Musikak, abenturak eta sorkuntzak garrantzia eta protagonismoa berreskuratu dute Gasteizen. Hori dela eta, Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, Gauekoak itzuliko da; Udalak berak bultzatutako aisialdi aktiboko programa, musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak sustatzeko helburuarekin.

"Abiatzeko prest dago Udalak antolatutako gazteen aisialdi aktiboko Gauekoak programa, eta musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak eskainiko dizkigu. Pandemiara egokitutako edizio berri honetan, eskaintzak bere izaerari eutsi dio", iragarri zuten Udaletik. Ildo horretatik jarraituz, Miren Fernandez de Landa gazteria zinegotziak esan zuen ekintza horrek kultura indartzen duela hirian. Bere hitzetan, "Baikorrak gara denboraldi berri honekin, eta bertako kulturaren nortasuna sendotzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskaintza anitzaren bitartez partaidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu gazteei", azpimarratu zuen. Adierazpen horiek programaren aurkezpenean egin zituen, atzo Oskar Fernandez Jaras Gazteria Zerbitzuko buruarekin eta Gauekoak enpresako arduradun Idoia Ruizekin batera. "Euskararen erabilera, kulturartekotasunaren sustapena eta gizon eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboa izan dira Gauekoak programaren udaberri-udako programazioa prestatzeko ardatz nagusietako batzuk", gaineratu zuen.

Udalak proposatu eta prestatu duen eskaintza guztia doakoa da eta izena emateko beharrezkoa da Udalaren web orrian, herritarren arretarako bulegoetan edo Gazte Informaziorako Udal Bulegoan izena ematea. Izena emateko epea hilaren 22an hasiko da. Udaberri-udako egitarauan, hainbat diziplina barne hartzen dituzten jarduerak planteatzen saiatu dira, horietako askok Gasteizko artista edo hezitzaileekin. Iris Audiovisual, Oihaneder Euskararen Etxea edo Sama (Arabako Ikus Entzunezkoen Elkartea) bezalako elkarteekin esate baterako. Horrela, "kultur interesak bultzatzeko gune bat sortu nahi dugu, herritar gazteenen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz", azaldu dute Udaletik. Hori dela eta, Tailerrak, musika, kirola eta sorkuntza uztartzen dituen programazio berritzailea proposatzen dute. Adibidez, hainbat jarduera aipatzearren, eta musikari dagokionez, nabarmentzekoa da "Samarekin lankidetzan prestatutako formatu txikiko kontzertu akustikoak". Ildo horretatik, musika-emanaldiak abiapuntu izanik, eztabaida eta elkarrizketa kulturala bultzatu nahi dira, mahai-inguru, hitzaldi edo eztabaidekin lagunduta. Gainera, denboraldi honetan Gasteiz Hip Hop Elkartearekin elkarlanean arituko dira hiriko hainbat rap artisten kontzertuak antolatzen.

Bestalde, eta beste jarduera bat aipatzearren kirol jardueren barruan, orientazio jarduera-multzo bat proposatu dute, Urbasako Parke Naturala bezalako ingurune natural batean oinarrizko ezagutzak bereganatuz.

Gauekoak. Musikak, abenturak eta sorkuntzak garrantzia eta protagonismoa berreskuratu dute Gasteizen. Hori dela eta, Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, Gauekoak itzuliko da; Udalak berak bultzatutako aisialdi aktiboko programa, musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak sustatzeko helburuarekin.

Jarduera bat. Adibidez, jarduera bat aipatzearren, eta musikari dagokionez, nabarmentzekoa da "Samarekin lankidetzan prestatutako formatu txikiko kontzertu akustikoak". Ildo horretatik, musika-emanaldiak abiapuntu izanik, eztabaida eta elkarrizketa kulturala bultzatu nahi dira, mahai-inguru, hitzaldi edo eztabaidekin lagunduta. Gainera, denboraldi honetan Gasteiz Hip Hop Elkartearekin elkarlanean arituko dira hiriko hainbat rap artisten kontzertuak antolatzen.

"Abiatzeko prest dago Udalak antolatutako gazteen aisialdi aktiboko Gauekoak programa, eta musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak eskainiko dizkigu. Pandemiara egokitutako edizio berri honetan, eskaintzak bere izaerari eutsi dio. Baikorrak gara denboraldi berri honekin, eta bertako kulturaren nortasuna sendotzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskaintza anitzaren bitartez partaidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu gazteei".

22

Udalak proposatu eta prestatu duen eskaintza guztia doakoa da eta izena emateko beharrezkoa da Udalaren web orrian, herritarren arretarako bulegoetan edo Gazte Informaziorako Udal Bulegoan izena ematea. Izena emateko epea hilaren 22an hasiko da.