Osasun alerta

Herritarren gehiengoak uste du kutsatzeko arrisku gutxi duela

Eusko Jaurlaritzak egindako xostenean zehazten da ehuneko handi batek ez duela uste kutsatuko denik

16.02.2021 | 23:55

GASTEIZ – Beldurra edo kezka dago koronabirusagatik, baina ez kutsatzeagatik. "Pandemiari buruzko herritarren omenaldiak" txostenaren arabera, herritar gehienek uste dute kutsatzeko arrisku txikia dutela.

Hala, herritarren %71k diote, euren jarduerak, harremanak eta hartzen dituzten prebentzio neurriak kontuan hartuta, aukera gutxi dutela edo batere aukerarik ez dutela koronabirusaz kutsatzeko. %7k uste dute aukera asko dituztela eta %18k aukera dezente. Bestalde, Koronabirusaz kutsatzeko arrisku handiena duten jardueratzat hartzen dira etxebizitza batean elkartzea norberarekin bizi ez direnekin (%89k uste dute arrisku handia edo dezentekoa duela), garraio publikoan ibiltzea (%85) eta taberna edo jatetxe batean barruan jan edo edatea (%80). Arrisku apur bat txikiagotzat hartzen da beste pertsona batzuekin batera leku itxi batean lan egitea (%77), beste pertsona batzuekin leku itxi batean klasera joatea (%73), eta, azkenik, denda edo merkatal zentroetara joatea (%73).

larritasuna "Inkestatuei galdetuta Covid-19ak beraien osasunean zenbateko larritasuna izango lukela uste duten, %11k esan dute oso larria litzatekela uste dutela, %26k nahikoa larria, %41ek ez oso larria eta %6k ez batere larria. Gaixotasunaren larritasunari buruzko pertzepzioa adinarekin lotuta dago; adinean aurrera egin ahala gero eta gehiago dira nahikoa edo oso larria izango litzatekela uste dutenak", gaineratu dute txostenean. Hala, eta zehazki, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean %51k uste dute ez litzatekela oso larria eta %21ek ez litzatekela batere larria. Izan ere, adinak eta gaixo asintomatiko posibleen profilekoak izateak murriztu egiten dute beldurra edo kezka, baina zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta kezka handiagoa.

Noticias relacionadas