Gorka Urtaran, Euskaraldiarekin bat

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da eta hilaren 20tik abenduaren 4ra egingoda

03.11.2020 | 01:12
Gorka Urtaran. Argazkia: utzita

GASTEIZ – Gorka Urtaran alkateak eta Iñaki Gurtubai alkateorde eta Euskara zinegotziak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman zuten atzo. Horrela, alkateak gauza bera egitera animatu zituen herritarrak. "Hiria ahobiziz eta belarriprestez beteko dugu, Gasteiz euskararen hiriburu bihurtuko dugu. Euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak gonbidatu nahi ditut bereiziki".