Gazteekin, indarkeria matxistaren prebentzioan

Gasteizko Udalak gazteen konplizitatea lortu nahi du eta ‘Libre izan Nonahi’ kanpaina jarri du abian

02.10.2020 | 01:08

gasteiz – Maitasunak ez duela minik egiten esaten badute, Udalak kontzeptu hori gazteenek ulertzea nahi du, indarkeria matxistaren aurka urrats bat gehiago eman ahal izateko.

Izan ere, Udalak gazteak konplize izan nahi ditu indarkeria mota hori desagerrarazteko. Miren Fernandez de Landa Berdintasun zinegotziak Libre izan Nonahi kanpaina aurkeztu zuen atzo, indarkeria matxista identifikatzen, ez erabiltzen eta prebenitzen lagunduko duten mezuak azpimarratzeko. Gainera, berdintasun Zerbitzuak 25 lantegi eskainiko ditu DBHko eta LHko ikasleentzat, indarkeria sexista (emakumeen aurkakoa) eta beste indarkeria matxista batzuk (LGTBIfobia, esaterako) gerta-tzea eragin duten faktoreez hausnartzera bultzatzeko.