Añanako eta Eskuernagakokatastro balioak eguneratuko dira

05.08.2020 | 01:05

Foru Aldundia – Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak onespena eman zien atzo Añanako eta Eskuernagako udalerrietako katastro balioztapenen txosten berriei. Lurzoruaren eta eraikuntzaren balio berriak, ondasun higiezinen gaineko zergari (OHZ) atxikiak, 2021ean jarriko dira indarrean eta egungo balioak ordeztuko dituzte, 2008tik indarrean daudenak. Bestalde, Burgeluko ondasun higiezinen gaineko zergari (OHZ) atxikitako hiri lurzoruaren mugaketa eguneratzea ere onetsi da.