- Haur autistak gainerakoak bezalakoak dira. Jolastu, amestu eta dibertitu egiten dira. Baina ezbehar egoeren aurrean, pazientzia dosi handiagoa behar dute ez blokea-tzeko. Eta konfinamenduaren eta alarma-egoeraren salbuespenezko inguruabar horietan, gizarteak behar horri dagokion bezala eran-tzun behar dio, haur horiek gehiegi blokeatu ez daitezen. "Jendeak ez du ulertzen gure seme-alaba autistekin kalera ateratzen bagara behar dutelako dela. Benetan behar dute, bestela ez dakite egunarekin aurrera joaten. Blokeatu egiten dira, eta, horregatik, indarrez behar dituzte haien errutinak. Baina jendeak leihotik ikusten du aita bat semearekin, eta pentsatzen du zergatik haiek bai, eta nik ez". Esaldia Abel Barrinagarrementeriarena da, Arabako Autismoaren Elkarteko presidentea eta 13 eta 4 urteko bi haurren aita, biak autistak.

Azken aste hauetan, guraso askok salatu dute sare sozialetan leihoetatik diskriminazioa eta irainak jasaten dituztela seme-alabekin kalera irteteagatik. Izan ere, sare sozialen bidez ere, ume autistak dituzten guraso batzuen eskaera bat birala egin dute: "Ama edo aita bat semearekin edo alabarekin kalean oinez ikusten baduzu, ez da kapritxoagatik. Iraindu baino lehen, pentsatu, agian, autismoa duen haur bat dela eta irten egin behar dela nahitanahiez. Mesedez, familia asko gaizki pasatzen ari dira arrazoi horrengatik. Eskerrik asko". Mezu hori partekatu dute milioika herritarrek beren sare sozialetan, eta Arabako Autismo Elkartetik ere herritarren lankidetza hori eskatu dute. Abelen kasuan, berak dio kalera irte-tzen jarraitzen duela. Baina desatseginez egiten du, ia ezkutuan. Eta, seme-alabek behar duten arren, ez du egunero egiten gizartearekin desadostasunak saihesteko.

Abeli eta bere familiari ez diete inoiz desadostasunik agertu, "baina hori gertatzeko aukerarik ere ez dut ematen", dio Abelek. Horregatik, kalera irtetzen denean saihestu egiten du herritarrak leihotik begira dauden orduetan egitea. Bazkalordua edo siesta ordua aukeratzen du beti. Eta etxetik atera bezain laster, etxebizitzetatik aldentzen da eremu lasaiago batera, hurrunago dagoen beste leku batera, gizartearen begiradak ekiditzeko eta surrumurru posibleak sahiesteko, "benetan gauzak horrela egin behar izatea nahiko bortitza da guretzat ere", aitor-tzen du. Batez ere, legeak autista guztiak babesten dituelako: kalera irtetzea behar dute baina eskubidea ere badute. Kalera egiten diren irteerek ez dute 15-20 minutu baino gehiago irauten, "nahikoa errutina bat izateko eta erlaxatzeko" dio Abelek. Izan ere, ume hauek dagoeneko aldaketa asko jasaten dituzte, parkera ere ez direlako joaten eta duela egun batzuetako errutinekin apurtu dutelako. Baina, hala ere, beraien eguneroko ekintzetan kalea behar dute: "Egoera deseroso samarra da. Badakit nire bi semeak irten beharra dutela, baina egiten dudan bakoitzean gaizkile bat bezala sentitzen naiz etxetik ateratzean. Autistak antsietate handia bizi duten pertsonak dira, eta ez zaizkie ohiturak eta errutinak hautsi behar, bestela antsietatea sortzen zaie, ez baitira egoera berri batera ondo egoki-tzen, eta are gutxiago beren askatasuna hertsatuta ikusten den egoera batera. Egoera hori egokitzea kosta egiten zaie. Eta gurasook erlaxatu egin behar ditugu. Autismoa ez duen haur edo nerabe batek fustrazio sentsazioa maneia dezake, baina haur autistek ezin dute. Azkar erre-tzen dira eta blokeatu egiten dira".

Gasteizen 300 haur inguru dira autismoa dutenak eta euren etxeetan konfinatuta daudenak ibilaldi terapeutikoak egin gabe, gizartearen desadostasunaren beldur. 300 haur inguru eta denetara ia 3.000 lagun. Abelek berak aitortzen duenez, ez da lan erraza pertsona horiekin guztiekin borrokatzea, kalera atera ezin direla ulertarazteko. Batez ere, helduekin: "Nola esaten diozu 39 urteko pertsona bati beti eta egunero kalera ateratzen dela orain egin ezin duela paseo bera egitera irten?", dio eta berak erantzuten dio galdera honi: "Ezinezkoa da. Gizarteak ulertu eta errespetatu behar du hori. Izan ere, 39 urteko pertsona horrek ez du gertatzen den egoera behar bezala ulertuko, fustratu egingo da. Horregatik, garrantzi-tsua da pixka bat kalera ateratzea errutina berriak sortzeko".

Elkartetik salatu dute, halaber, joan den asteazkenean aita bat bere seme autistarekin paseatzera atera zenean izandako gertakaria. Hainbat poliziak paseatzen ari zirela ikusi zutenean isuna jartzeko asmoa izan zuten. Aita horrek, ordea, teknikari fakultatiboaren ziurtagiria erakutsi zuen, semea autista dela frogatzeko, eta baita autistei kalera ateratzeko aukera ematen dien legea ere erakutsi zien. "Hala ere, poliziek ez zuten egoera ulertu. Isuna jarri nahi zioten, nahiz eta haurra autista zela azaldu zuen. Azkenean, aitak etxera itzultzea erabaki zuen, isunik ez jasotzeko, ez zioten paseoa ematen utzi", jakinarazi du.

"Hurrengo egunean elkartetik deitu genuen gertatutakoa argitzeko, eta barkamena eskatu ziguten, eta agenteekin gertatutakoa argituko zutela aitortu ziguten, berriro gerta ez zedin. Ostiralean polizia guztiei jakinarazi zieten irteteko baimena genuela. Baina informazio hori astebeteko atzerapenarekin iritsi da autistentzat", gaineratzen du. Horregatik guztiagatik, Abelek, bi seme-alaben aita eta elkarteko arduradun gisa, eskatzen duen gauza bakarra "ulermena" da.

"Gizarteari mesede bat eskatuko diot: edonork arraroa iruditzen zaion haur batekin dagoenean, arraroa dela pentsatu beharrean, pentsa dezala agian autista dela, maila txikiagoan bada ere, nire semeen kasuan bezala. Ulertzen jakin behar dugu. Adibidez, malguagoak izan behar dugu gaur egun bizitzen ari garen egoerarekin", dio eta jarrai-tzen du: "Urteak daramatzagu borrokan autismoaren egoera normaldu dadin. Eta orain, hain muturreko egoera hau iritsi denean, urteetako lan hori guztia ez da isla-tzen jendeak zu babestu edo uler-tzen zaituela ikusita. Kalean jendea dagoela baino ez dute ikusten, eta zergatik zu bai eta ni ez".

Izan ere, zenbaitetan, muturreko egoerek ateratzen dute gizartearen alderik gizatiarrena, baina batzuetan txarra ere bai. Zorionez, Gasteizen momentuz ez dira gurasoek salatu dituzten sinesgabetasun kasuak ezagutu. "Baina onena herritarrak kontzientziatzea da, kasu horiek eman ez daitezen". Azken finean, guraso horiek beren seme-alabekin irteten dira kalera, estatuak bizi duen egoera larria normalizatzeko baina leihotik jasanez gero, egoera normalizatzearen guztiz kontrakoa den efektua eragiten du, eta etxera lasaituta iritsi beharrean aestutuago heldu ahal dira, Abelek berak kontatzen duenez.

"Egoera hau nahiko bortitza da guretzat ere, gauzak horrela egin behar izatea"

"Jendeak ez du ulertzen gure seme-alaba autistekin kalera ateratzen bagara behar dutelako dela"

Arabako Autisten elkarteko presidentea