Tranbiak auto bat harrapatu zuen atzo Lakuan, auto batek trenbideak inbaditu zituenean tranbia pasatzen zen une berean. Istripu hori arratsaldeko hirurak inguruan gertatu zen, Portal de Forondan. Suhiltzaileak, Udaltzaingoko hainbat patruila eta anbulantzia bat bertaratu ziren. Zorionez, ez zen zauritu larririk izan, baina, antza denez, autoaren gidariak osasun-laguntza behar izan zuen orkatilan mina zuelako eta ospitalera eraman zuten. Argazkia: E. F. D.