Larrialdietarako Arabako Funtsak 52.000 euro emango ditu Kamerunen lekualdatutako pertsonentzako laguntza humanitarioan
Laguntza Afrika Miniaturan Elkarte Soziokulturalaren bidez bideratuko da
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako Larrialdietarako Arabako Funtsak 52.000 euroko laguntza onartu du Boko Haram izeneko Kamerungo talde armatuen erasoen ondorioz etxetik alde egin behar izan duten pertsonei laguntzeko.
Gasteizko Udaletik azaldu dutenez, joan den otsailetik, Txad lakuaren arroan Kamerungo iparraldeko muturrean dagoen Darak hiriak hainbat eraso izan ditu eta herritarrek ondorio larriak jasan dituzte. Erasoek etxebizitzak suntsitzea, arpilatzeak eta labore eta aziendetan kalteak eragin dituzte, eta milaka familiari bizirauteko baliabideak kendu dizkiete.
Egoera horren ondorioz, 18.000 pertsona inguruk beren etxeak utzi eta Blanglouako komunara joan behar izan dute. Bertan, material prekarioekin eraikitako babesleku inprobisatuetan finkatu dira, eta tokiko komunitatearen laguntzari eta elkartasunari esker bizirauten dute.
Hala ere, sostengu jarraitua emateko duten gaitasun mugatuak eta zonaldean izandako biztanleriaren hazkunde handiak erabilgarri dituzten baliabideen gaineko presioa handitu dute, eta edateko ura, elikagaiak, osasun zerbitzuak, ostatua eta saneamendua lortzearekin lotutako tentsioak larriagotu ditu. Ondorioz, lekualdatutako pertsona horien bizitza arriskuan dago, batez ere desnutrizio arriskua eta ura eskuratzeko dituzten zailtasunak direla eta.
Bizi baldintza kaskar horiei gehitu behar zaie gatazkak familien banantzea eragin duela; horrek haien osasun psikikoan inpaktu nabarmena eta eguneroko bizitzaren nahasmendua eragin du, hala nola haurrentzako eskolak etetea.
Larrialdietarako Arabako Futsak onartutako esku hartzeak oinarrizko beharrak asetzea ahalbidetuko du, oinarrizko elikagaiak banatuz, hala nola irina, arroza, artoa, esnea, olioa eta higiene eta osasun kitak. Esku hartzean lehentasuna emango zaie guraso bakarreko familiei, arrisku egoeran dauden haurrei, haurdun dauden eta bularra ematen ari diren emakumeei eta adinekoei edo desgaitasunen bat dutenei.
Laguntza Afrika Miniaturan Elkarte Soziokulturalaren bidez bideratuko da, erakunde hori baita esku hartzea eskatu duena, eta Coeur d'Amour tokiko erakundeak tokian bertan gauzatuko du; Kamerungo erakundea da, 2010ean eratua, eta aurreko larrialdi humanitarioetan lagundu du, Larrialdietarako Arabako Funtsaren bidez.
Temas
Más en Araba
-
Detenido como autor de un robo con fuerza tras romper el escaparate de un establecimiento
-
Detenido un hombre de 47 años por amenazar con un arma blanca a su compañero de piso en Vitoria-GAsteiz
-
La Policía Local ha detenido a dos hombres por un delito de hurto que supera los 400 euros en producto
-
La ola de calor asfixia el territorio alavés a la espera de un jueves de lluvia