Síguenos en redes sociales:

Arabak bere turismo eskaintza aurkeztuko die Madrilen 50 bidaia agentzia eta komunikabide espezializatu baino gehiagori

Plataformak web atari profesional bat du, eta azken bidaiarien artean pakete horiek saltzeko informazioarekin eta tresnekin osatzen da

Arabak bere turismo eskaintza aurkeztuko die Madrilen 50 bidaia agentzia eta komunikabide espezializatu baino gehiagoriUtzitakoa

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak beren turismo eskaintza aurkeztuko diete ostegun honetan Madrilen 50 bidaia agentzia eta antolatzaile eta komunikabide espezializatu baino gehiagori, lurralde historikoa kalitatezko helmuga jasangarri gisa finkatzeko eta turismoa aberastasunaren eta enpleguaren eragile gisa sendotzeko 'Araba, zatoz bidaiatzera' sustapen estrategiaren baitan. Kanpaina Bartzelonan eta Okzitaniako Tolosan ere egongo da laster.

Cristina Gonzalez Arabako Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak eta Maria Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak azaldu dutenez, ekimenaren helburua da ezagutzera ematea Araba eta Gasteiz "helmuga jatorra" direla, "non natura oparoan, ondare aberatsean eta lehen mailako gastronomian oinarritutako esperientzien eskaintza zabal eta askotarikoaz lasaitasunez goza daitekeen".

"Leku ezin hobea gara bidaiatzeko eta bestelako turismo jasangarri eta errespetuzkoa praktikatzeko modu leun batez gozatzeko", gaineratu dute bi agintariek.

Topaketaren bigarren helburua da bidaia agentzia eta antolatzaileekin zuzenean lan egitea, Araba eta Gasteiz beren katalogoan sar ditzaten, eta horretarako, iaz martxan jarri zen bidaia paketeak merkaturatzeko online plataforma erabiltzera gonbidatuko dituzte. Plataformak web atari profesional bat du, eta azken bidaiarien artean pakete horiek saltzeko informazioarekin eta tresnekin osatzen da.

'Araba, zatoz bidaiatzera' aurkezpen saioa iluntzean egingo da Madrilgo erdialdeko hotel batean, eta bertan izango dira Cristina Gonzalez, Antonio Granados kazetari eta bidaietan eta enogastronomian espezializatutako idazlea eta Arantza Cordero aktore eta dibulgatzaile arabarra. 30 bidaia agentzia eta antolatzaile baino gehiago eta 20 bat komunikabide joango dira ekitaldira.

Entzuleek "modu atseginean eta originalean" ezagutuko dute Arabako eskaintza, koloreen bidez -Gatz Haranaren zuria, Arabako Errioxako mahatsaren morea, parke naturalen eta Green Capital izendapenaren berdea, asfaltozko meatzeen beltza, urtegien urdina eta eliza, harresi eta jauregietako harrien gorria-, tokiko istorioen bidez eta pertsonaia ezagunen bidez, hala nola Montehermosoko markesa, Sebastian Iradier musikaria, Felix Maria de Samaniego fabulagilea edo Ken Follet idazlea.

Ekitaldian ikus-entzunezko materiala erabiliko da, eta amaieran koktel bat eskainiko da, Arabako Errioxako ardoak eta Aiaraldeko txakolinak dastatzeko.

'Araba, zatoz bidaiatzera' sustapen kanpaina Okzitaniako Tolosara joango da datorren astean, eta uda igaro ondoren Bartzelonara, bi merkatuotan presentzia indartzeko.