Síguenos en redes sociales:

Foru Aldundiak Aktibatu Arabaren hedapena bultzatzen du, turismoko enpresa eta eragileei prestakuntza emanez

Prestakuntza saioak eskaintzen ditu ekainean, plataformak eskaintza turistikoaren kudeaketan eta sustapenean dituen potentzialtasunak erakusteko

Foru Aldundiak Aktibatu Arabaren hedapena bultzatzen du, turismoko enpresa eta eragileei prestakuntza emanezUtzitakoa

Ekainean, Arabako Foru Aldundiak prestakuntza saioak eskainiko dizkie turismo enpresei, kuadrilla eta udaletako teknikariei eta destinoaren kudeaketarekin lotutako beste eragile batzuei, Aktibatu Araba Arabako Turismo Adimendunaren Plataformari atxikitzeko eta bertan parte hartzeko errazago.

 Joan den maiatzaren 14an, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak Aktibatu Araba aurkeztu zion lurraldeko turismo sektoreari, eta orain haren hedapena bultzatzen du, agente turistiko publiko eta pribatuei zuzendutako prestakuntza saioen bidez, proiektua sakon ezagut dezaten eta oinarrizko gaitasun batzuk eskura ditzaten beren aukera guztiak baliatzeko. 

Helburua da turismo enpresek, Arabako kuadrilla eta udaletako teknikariek eta sektoreko beste eragile batzuek plataformak eskura jartzen dizkien baliabideak ezagutzea doan, horien erabilerarekin ohitzea eta modu eraginkorrean erabiltzen ikastea, Arabako turismo eskaintzaren kudeaketa, sustapena eta merkaturatzea hobetzeko.

Cristina González lehenengo diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak azaldu du Aktibatu Arabak Foru Aldundiaren bultzada duela, baina azpimarratu du haren benetako balioa eta irismena "lurraldean eskaintza, esperientzia eta erakargarritasun turistikoa egunero sortzen dutenen inplikazio aktiboaren mende egongo dela". 

"Enpresak ezinbestekoak dira Aktibatu Arabak bere potentzial osoa zabal dezan, eta, horregatik, haien parte hartzea behar dugu: bat egiteko, ezagutzeko eta ezagutza emateko unea da, digitalizazio maila handia dutenetatik hasita. Enpresa horiek trakzio funtzioa betetzeko eta lankidetza dinamikak bultzatzeko gaitasuna dute turismo sare osoan".

Aktibatu Araba beren presentzia digitala indartu behar duten ETE-entzat eta enpresa txikientzat diseinatuta dago, bai eta sistema propioak ezarrita dituzten operadoreentzat ere. Plataformak azken horientzat duen balio bereizgarria ez datza tresnak ordezkatzean, baizik eta Arabako ekosistema turistikoan integratzean, ikusgarritasuna handitzeko, produktu turistiko partekatuetan parte hartzeko, bidaiarien portaerari eta merkatuaren joerei buruzko informazioa eskuratzeko eta eskaintza lurraldeko beste baliabide batzuekin koordinatzeko.

Plataformak, gainera, proposamen turistiko osoagoak eta erakargarriagoak sortzea erraztuko du, ostatua, gastronomia, enoturismoa, natura, kultura, mugikortasuna eta tokiko merkataritza konbinatuz. Horrela, enpresek presentzia indibiduala irabazteaz gain, destino estrategia indartsuago baten parte bihurtzen dira.

Prestakuntza ibilbidea profilen arabera

Prestakuntza saioak bi ibilbide bereizitan egituratzen dira: bata, turismo enpresei zuzendua, eta, bestea, talde teknikoei eta destinoaren kudeaketa taldeei zuzendua. Ibilbide eta profil bakoitzak eduki osagarriko bi saio izango ditu, eta, beraz, interesdunek bietan eman ahal izango dute izena.

Turismo enpresak

1. saioa: “Activa tu empresa turística: claves digitales para crecer en el turismo inteligente de Álava”

Ekainak 15, 9:30etik 10:30era. 

2. saioa: “De idea a experiencia de éxito: diseñar y optimizar productos turísticos en el nuevo ecosistema digital”

Ekainak 17, 9:30etik 10:30era.

Talde teknikoak eta destinoa kudeatzeko taldeak

1. saioa: “Activa tu territorio en la plataforma de turismo inteligente de Álava”

Ekainak 15, 11:00etatik 12:00etara.

2. saioa: “Turismo en red: coordinación y colaboración territorial para una mejor experiencia turística en Territorio”

Ekainak 17, 11:00etatik 12:00etara.

Aktibatu Araba proiektuak 1,6 milioi euroko aurrekontua du, eta Europar Batasuneko Next Generation funtsek % 73an finantzatu dute, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Saioetan izena ematea:

https://aktibatu.araba.eus/encuestas/index.php/972213?lang=eu