Araba Ekinean ekimenak 2026ko edizioa aurkeztu du, lurraldeko ideiak, proiektuak eta ibilbide ekintzaileak sustatzeko, ikusarazteko eta goraipatzeko apustua eginda
Jarduerak urte osoan zehar egingo dira. Urteko lehena joan den urtarrilaren 28an izan zen: Eskola Enpresen Azoka. Bertan 73 negozio ideia aurkeztu zituzten Arabako Lanbide Heziketako ikasleek
Araba Ekinean ekimenak aurkeztu du 2026ko jardueren programa. Edizio honekin, 23 urte bete ditu lurraldean ekintzailetza sustatu eta bultzatzen, eta horri esker Araban jarduera horrekin lotutako eragileen eta ekimenen erreferente eta bilgune bihurtu da. Prentsaurreko batean, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez— eta Vital Fundazioak 2026an Ekintzailetza kutsakorra izenburupean egingo den sariketaren xehetasunak aurkeztu dituzte.
Aurtengo gai nagusia Ekintzailetza Kutsakorra da. Ardatza da ekintzailetza adibideak plazaratzea eta aintzatestea, duten eragina zabaltzeko, bai eta “efektu biral” hori sustatzen duen ekosistema ekintzaile bat egotea ere
Ideia nagusi horrekin, Araba Ekinean programak nabarmendu nahi du gure lurraldeko ekintzaileengan jarri behar dela arreta, laguntza eman behar zaiela, haien berri zabaldu behar dela eta goraipatu behar direla, haien ereduak «kutsatu» ditzan negozio ideia bat abian jartzeko aukera aztertzen ari diren beste pertsona batzuk.
Ideia horrekin batera adierazi nahi da zein garrantzitsua den Arabako ekintzailetza ekosistema; izan ere, gaur egun dauden eragile, laguntza, espazio eta ekimen ugariek aparteko haztegia osatzen dute proiektu ekintzaile berriak abian jartzeko.
XEHETASUNAK
Aurtengo edizioaren xehetasunak azaldu dituzte gaur, Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoko zinegotzi María Nanclaresek, Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren diputatu Saray Zaratek, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendari Ane Miren de Ariñok eta Vital Fundazioaren zuzendari exekutibo Idoia Aguillok. Urtarrilaren 28an hasi zen Eskola Enpresen Azoka, eta iragarri dituzte udaberrian egingo diren ekitaldi nagusiak.
Temas
Más en Araba
-
Marcados los servicios mínimos por la huelga en Intervención Social
-
El comercio local, aliado en la lucha contra el cáncer
-
La alcaldesa de Vitoria solicita al Gobierno vasco que haya tranvía nocturno en las fiestas de San Prudencio
-
Vitoria requiere a los propietarios de URSSA, EGA y Fournier el desalojo de sus okupas