Arabako Foru Aldundiak aitortza egin dio berriki Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolari, azken 251 urteetan eskulangile berrien prestakuntzan eta lanbide tradizionalen iraupenean izan duen funtsezko eginkizunagatik, 2025eko Blas Arratibel artisautza lehiaketako sariak emateko ekitaldiaren esparruan. Arte eta Lanbide Eskolak bere sorreraren 250. urteurrena bete zuen iaz
Cristina González diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatua buru izan da gaur arratsaldean Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egin den sari banaketa ekitaldian, eta artisauek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du, bertako kulturari eta lanbide tradizionalei eusten baitiete, eta jendartera zabaltzen baitituzte. “Pieza bakar eta errepikaezin bakoitzean beren bizitzaren zati bat jartzen duten profesional hauen lana aitortu eta nabarmendu nahi dut”.
“Eta arabarrak animatu nahi ditut lan hori aitortzera eta gure artisauak gogoan izatera Gabonetarako erosketak eta opariak egitean. Artisau lanak aukera ematen digu gure familiari eta lagunei opari berezi eta desberdin bat egiteko", gaineratu du.
Leire García López de Munainek A modalitateko saria jaso du, zeina artisau izaera aitortua duten pertsonentzat baita, "1111" lanagatik: gresez egindako zeramikazko pieza bat, pieza txiki ugariz osatua, banan-banan modelatuta eta ondoren batuta, forma bizia eta mugimenduduna sortuz. "1111 zenbakiak errepikapena, oreka eta konexioa adierazten ditu. Banakakoak nola batzen diren azaltzen du, zerbait handiagoa, ederragoa eta indartsuagoa osatzeko", azaldu du.
BIGARREN ALDIA
Bigarren aldia da Manisesko Zeramikaren Goi Eskolan prestaturiko artisau horrek sari ospetsu hau jaso duela, 2021eko edizioan kategoria horretan bertan ere saria jaso ondoren.
Blas Arratibel artisautza lehiaketako epaimahaiak aho batez erabaki du pieza honek A modalitateko saria merezi duela "daukan elaborazio handiagatik, konplexutasun teknikoagatik eta plastikotasunagatik". Era berean, "obraren izaera organikoa eta transmititzen duen mugimendu sentsazioa" nabarmentzen ditu, eta bereziki aipagarria iruditzen zaio "obraren izaera artistikoaren eta artisau izaeraren arteko sinbiosia". Sari hau 3.500 eurokoa da.
Lan honen kasuan, epaimahaiak aho batez ere erabaki du saria merezi duela, "bere sinpletasunagatik, eta hura prestatzeko eta gauzatzeko egindako lan konplexuagatik". Sari hau 1.500 eurokoa da
Unai Beltrán de Lubiano Barredori, berriz, B modalitateko saria eman diote. Sari hori oraindik artisau izaera ofizialki aitortuta ez duten pertsonentzat da. "Magaletan" da lana: haritz egurrezko mahai bat, hanken forma biribildua duena. "Nire erronka izan zen hanka biribil batzuk diseinatzea, gorputz bakar bat osatzearen sentsazioa emateko", azaldu du ebanistak.
Lan honen kasuan, epaimahaiak aho batez ere erabaki du saria merezi duela, "bere sinpletasunagatik, eta hura prestatzeko eta gauzatzeko egindako lan konplexuagatik". Sari hau 1.500 eurokoa da.