2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu dute, “azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitugu”. Hala, aurkezpenean azaldu dutenez, jaia, ekainean ospatuko dute, 14an, Amurrion. Urteko ekitaldiei, berriz, “azaroan emango diegu hasiera”, hura ere Amurrion. Izan ere, Amurrioko Aresketa ikastola laguntzeko egingo dute 2026ko Araba Euskaraz. Taupadak berpiztu! Izango da urte honetako leloa.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, edizio honetarako sortu dituzten leloa eta logotipoa erakusteaz gain, azarotik ekainera bitarte aurreikusten diren ekimenak ere aurkeztu dituzte gaurko agerraldian. “Aurreko lau edizioak, pandemia ostekoak, Arabako zortzi ikastolok elkarrekin antolatu dugu Araba Euskaraz, eta Gasteizen ospatu ditugu lau ekitaldiak. Horiekin alderatuta, aldaketa batzuk izango ditu 2026ko Araba Euskarazek. Lehena, ez dela Gasteizen ospatuko, Amurrion baizik. Bigarrena, Aresketa ikastolak hartuko duela antolaketaren pisu handiena, beste zazpi ikastolak ere hor egongo diren arren Aresketa ikastolak nahi eta behar duen guztietan esku bat luzatzeko”, azpimarratu zuten agerraldian.
“Antolaketa tradizionalera itzuli gara eta hauek dira arrazoiak: Aresketa ikastolako komunitateak nahikoa indar eta gogo dituela Araba Euskaraz antolatzeko eta Amurrion ospatu nahi dutela Araba Euskaraz. Araba Euskaraz elkarrekin antolatzen hasi ginenean adierazi genuen, ez genuela formatua eta lekua betikotzeko asmorik. Era berean, hurrengoa lehengo formatura itzuliko den arren, ez du esan nahi hurrengo edizioetan berriro ere zortziok batera antolatzeko aukera baztertzen dugula”, esan eta gaineratu zuten: “Aurtengo Araba Euskaraz amaitu berritan ekin genion datorren urtekoa prestatzeko lanari. Ikastolan dagoeneko sortu ditugu honelako jai batek eskatzen dituen batzordeak, eta lehen urratsak ere egin ditugu lan honetan. Auzonalean eta elkarlanean arituko gara, eta beste ikastolen laguntza ere jasoko dugula ziur gaude, ikastolok ez baitakigu beste modu batera funtzionatzen auzolanean eta elkarlanean ez bada. Ikastolen arteko elkarlanaz gain, Arabako, Aiaraldeko eta Amurrioko herri eragileekin elkarlana sustatzeko asmoa ere badugu, eta ari gara dagoeneko horretan. Aurreko urteotan bezala, Araba Euskaraz ez da jai egun bakar bat izango”.
Hala, ikasturte osoan Amurrion, Aiaraldean eta Gasteizen jarduerak eta ekitaldiak antolatuko dituzte. Urte osoko lana aurreikusten dute eta Araba Euskaraz ekitaldia urte osoari bukaera ematen dion jaia izango da.
XEHETASUNEZ
- Informazioa. “Antolaketa tradizionalera itzuli gara eta hauek dira arrazoiak: Aresketa ikastolako komunitateak nahikoa indar eta gogo dituela Araba Euskaraz antolatzeko eta Amurrion ospatu nahi dutela Araba Euskaraz. Araba Euskaraz elkarrekin antolatzen hasi ginenean adierazi genuen, ez genuela formatua eta lekua betikotzeko asmorik. Era berean, hurrengoa lehengo formatura itzuliko den arren, ez du esan nahi hurrengo edizioetan berriro ere zortziok batera antolatzeko aukera baztertzen dugula”, esan eta gaineratu zuten: “Aurtengo Araba Euskaraz amaitu berritan ekin genion datorren urtekoa prestatzeko lanari. Ikastolan dagoeneko sortu ditugu honelako jai batek eskatzen dituen batzordeak, eta lehen urratsak ere egin ditugu lan honetan. Auzonalean eta elkarlanean arituko gara, eta beste ikastolen laguntza ere jasoko dugula ziur gaude, ikastolok ez baitakigu beste modu batera funtzionatzen auzolanean eta elkarlanean ez bada. Ikastolen arteko elkarlanaz gain, Arabako, Aiaraldeko eta Amurrioko herri eragileekin elkarlana sustatzeko asmoa ere badugu, eta ari gara dagoeneko horretan. Aurreko urteotan bezala, Araba Euskaraz ez da jai egun bakar bat izango”.
- Taupadak. Logotipoari dagokionez, bihotz baten erdira doan eta zeharkatzen duen txinparta bat aukeratu dute logotipo bezala. Hain zuzen ere, taupadak berpizteko korronte zuzeneko txinparta bat da; “bihotzaren inguruko marratxoek mugimendua ematen diote bihotzari, taupaka jartzen du berriro, alegia, taupadak berpizten ditu”, azpimarratu dute Araba Euskarazeko antolatzaileek.
Logotipoa
Logotipoari dagokionez, bihotz baten erdira doan eta zeharkatzen duen txinparta bat aukeratu dute logotipo bezala. Hain zuzen ere, taupadak berpizteko korronte zuzeneko txinparta bat da; “bihotzaren inguruko marratxoek mugimendua ematen diote bihotzari, taupaka jartzen du berriro, alegia, taupadak berpizten ditu”.
Helburuari dagokionez, 2026ko Araba Euskarazen bitartez hauek dira ikastolak lortu nahi dituen helburuak: “Gure hizkuntzari, euskarari, bere bizi-iraupenerako behar-beharrezkoa zaion txinparta ematea, eguneroko bizitzan euskararen presentzia areagotuz: Euskaldunak direnengan hizkuntzarekiko euren konpromisoa zein garrantzitsua den ohartaraziz; Euskarara hurbildu ez direnei berau guztiona dela, eurena ere bai, eta guztiz ona dela adieraziz, euskararen hurbiltze bideari ekin diezaioten, euren ekarpena ezinbestekoa delako; Euskal Herrira heltzen ari diren guztiei bizirik dirauen Europako hizkuntzarik zaharrena ezagutarazi, haren erabilerak sortzen dituen kili-kiliak erakutsiz, gurekin batera euskarak iraun dezan beharrezkoak baititugu; hezkuntza komunitate osoaren arteko elkarlana bultzatzea, herritik eta herriarentzat lan eginez, euskarak batzen gaituen sare sendo eta bizigarri bat eraikitzeko; kolektibotasunaren eta kooperazioaren balioak berrindartzea, garai zail hauetan elkartasunaren taupada berpiztuz eta auzolana bezalako sustrai sendoak berriz ere plazara ekarriz; Aresketa Ikastolaren proiektua ezagutaraztea eta zabaltzea, euskara eta haren transmisioan, kulturartekotasunean eta giza balioetan oinarritutako komunitate zabal eta anitz baten eraketan urratsak emanez”, azpimarratu zuten.
Azkenik, Aresketa ikastola 1977. urtean sortutako ikastola da. “Ezinezkoa zirudiena egia bihurtu zuen urte hartan Amurrioko guraso talde batek: euren seme-alabei kalitatezko hezkuntza eskaintzea eta berau euskaraz izatea. Hasierak batere errazak izan ez baziren ere, etengabeko lanaren ondorioz, sendotutako proiektuaz ari gara gaur egun”. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 600 ikasle baino gehiago duen irabazi-asmorik gabeko kooperatiba elkartea da Aresketa Ikastola, Euskal Herriko Ikastolen partaide dena.