Síguenos en redes sociales:

Arabako Lautadako Biosfera Erreserbaren izendapenari buruz hausnartu dute lurraldeko eragileek Gasteizen

Arabako Lautadak "biodibertsitate aberatsa" du

Arabako Lautadako Biosfera Erreserbaren izendapenari buruz hausnartu dute lurraldeko eragileek GasteizenUtzitakoa

Biosferaren Erreserba Arabako Lautadan: gure lurralderako aukera bat jardunaldi parte hartzailea egin da Gasteizko Villa Suso jauregian, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak lurraldeko eragileek ekimenaren inguruan dituzten hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko.

Arabako Lautadarako Biosfera Erreserbaren izendapenean aurrera egiteko Gasteizko Udalak abiatutako lan ildoan dago topaketa. Udal gobernuak eta EH Bilduk adostutako aurrekontu akordiotik sortu da ekimena, eta 50.000 euroko aurrekontua du proposamenaren hasierako garapenerako.

Borja Rodriguez Gasteizko Udaleko Ingurumeneko zinegotziak ireki du ekitaldia, eta, bere hitzaldian adierazi duenez, "Arabako Lautadan Biosfera Erreserba berri bat izendatzeak koadrillan dauden ekosistema sozial eta natural baliotsuak zaintzeko eta babesteko beharrari erantzuten dio, bai eta garapen jasangarria eta ingurumen hezkuntza sustatzeari eta hiri munduaren eta landa munduaren arteko desorekak murrizteari ere".

Jardunaldia amaitzeko partaidetza dinamika bat egin da, biosfera erreserba bat bultzatzeko aukerak Arabako Lautadan lurraldeko eragileen artean sortzen dituen iritziak eta gogoetak biltzeko

Arabako Lautadak "biodibertsitate aberatsa" duela esan du, "neurri batean dagoeneko babestuta" dagoena, eta biosfera erreserba izendatzeak "habitat kritiko horien kontserbazioa" indartuko duela, "espezie askoren biziraupena" bermatuko duela eta, horrekin batera, "gure landa ekosistemaren biziraupena".

BESTE DATU BATZUK

Ondoren, Cristina Monge trantsizio ekologikoa eta kalitate demokratikoa ikertzen duen politologo eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak hitz egin du, eta biosferak lurraldeen garapenerako dituen aukerak azpimarratu ditu.

Era berean, Natalia Beltran Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Parke Nazionalern Erakunde Autonomoko Nazioarteko Harremanen zerbitzuburua mintzatu da, eta elkarrizketa mahai bat programatu da, biosferako beste erreserba batzuetako esperientziak ezagutzeko, hala nola Urdaibaikoa, Mariñas Coruñesas eta Montsenykoa.

Jardunaldia amaitzeko partaidetza dinamika bat egin da, biosfera erreserba bat bultzatzeko aukerak Arabako Lautadan lurraldeko eragileen artean sortzen dituen iritziak eta gogoetak biltzeko.