Kanpezuko Udalak Mathausengo kontzentrazio esparruan hildako Bujandako seme bat omenduko du
Kanpezuko Udalak (Araba) Segundo Viana Arroniz omenduko maiatzaren 6an, 1942an Mathausengo kontzentrazio esparruan hildako Bujanda herriko semea. Omenaldia Bujandan bertan izango da, 18:00etan, udalerriko ordezkariek zein senideek parte hartuko dute eta plaka bat inauguratuko da.
Ekimen hau osoko bilkuran onartu zen pasa den otsailean, maiatzaren 6an 80 urte beteko baitira kontzentrazio esparruetara deportatutako azken euskal taldea askatu zela
Kanpezuko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ekimen hau osoko bilkuran onartu zen pasa den otsailean, maiatzaren 6an 80 urte beteko baitira kontzentrazio esparruetara deportatutako azken euskal taldea askatu zela.
14 arabar egon ziren nazien kontzentrazio esparruetan, eta horietako bat izan zen Segundo Viana Arroniz
Guztira, 14 arabar egon ziren nazien kontzentrazio esparruetan, eta horietako bat izan zen Segundo Viana Arroniz. Bujandan jaio zen, 1898ko martxoaren 29an, eta Mauthausengo kontzentrazio esparrura deportatu zuten 1941eko abenduaren 19an; hilabete batzuk geroago hil zen bertan, 1942ko uztailaren 14an.
"omenaldi bat egiteko altxamendu frankistaren eta ondorengo diktaduraren aurka borroka egin zuten, ihes egin zuten eta, muga zeharkatu ondoren, Hirugarren Reichak ezarritako terrorearen diktadurarekin topo egin zuten antifaxistei"
Bada, 80 urte igarota, Kanpezuko Udalak ulertzen du iritsi dela garaia "omenaldi bat egiteko altxamendu frankistaren eta ondorengo diktaduraren aurka borroka egin zuten, ihes egin zuten eta, muga zeharkatu ondoren, Hirugarren Reichak ezarritako terrorearen diktadurarekin topo egin zuten antifaxistei".