Arriaga antzokiak Chema Trujilloren 'Antíguona' antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 7an
Bilboko Arriaga antzokiak Arikmatore Teatro taldeak taularatuko duen Antíguona antzezlana aurkeztuko du urtarrilaren 7an. Euskal konpainiak Chema Trujilloren obra estreinatuko du, eta egilea bera arituko da zuzendari lanetan.
Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez, Leire Olaran, Aratxo Angulo, Alfonso Díez, Sara Barroeta eta Eneritz Garcia aktoreek antzeztuko dute 'Antíguonba' lana Arriaga antzokian.
Sofoklesen Antigona'obra mitikoa dakar gogora, "baina jatorrizko istorioaren degradazio sakon baina ia saihetsezin gisa iritsi da gugana". Feminismoa, justizia edota antzinako ideiak garaikideekin nahastuta dira antzezlanean lantzen diren askotariko gaiak, gaurkotasun handikoak guztiak.
Sarrerak salgai daude 18 euro, deskontuekin, www.teatroarriaga.eus web orrian eta antzokiko leihatiletan, aurretiko salmentako ordutegian
Sarrerak salgai daude 18 euro, deskontuekin, www.teatroarriaga.eus web orrian eta antzokiko leihatiletan, aurretiko salmentako ordutegian.
Antíguona antzezlana estreinatu baino egun batzuk lehenago, Arriaga antzokiak D'Artagnan y los jóvenes mosqueteros ikuskizun familiarra emango du urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean izango da, ABAO elkarteak eta antzokiak berak sustatutako ABAO Txiki Arriagan zikloan.
Alejandro Dumasen eleberrian inspiratutako antzezlana Nafarroako Ganbera Operaren ekoizpena da, Jesus Echeverria musikagilearen musikarekin eta Victor Iriarte antzerkigilearen libretoarekin sortua
Alejandro Dumasen eleberrian inspiratutako antzezlana Nafarroako Ganbera Operaren ekoizpena da, Jesus Echeverria musikagilearen musikarekin eta Victor Iriarte antzerkigilearen libretoarekin sortua.
Temas
Más en Araba
-
Iruña Oka establece el 2 de julio como su fiesta
-
Amurrio impulsa una Policía Local con enfoque ético, inclusivo y de cercanía
-
En imágenes: Así se han presentando las novedades del campus del vino de Álava
-
Vital Fundazioak 94.760 euro banatuko ditu Arabako kirol klub eta erakundeen artean ekipamenduen erosketan laguntzeko