Udalak gurpil-lerroko irristailuen hockey-pista berria jarriko du Olaranbeko kiroldegian
Ekipamendu berria homologatuta egongo da eta lehiaketa ofizialak hartu ahal izango ditu
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du Olaranbeko kiroldegian gurpil-lerroko irristailuen hockey-pista berri bat instalatu eta hornitzeko kontratazio-prozesua hastea. Pista, gero, Espainiako Patinaje Federazioak homologatuko du. Udalak 172.425 euro (BEZa barne) bideratuko ditu proiektu horretara, eta 4 hilabeteko gauzatze-epea izango du.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, gurpil-lerroko irristailuen gainean jokatzen den hockeya azken urteotan gorakada handia izan duen kirola da. Gaur emandako pausoarekin, “gure hiriko gurpil-lerroko hockey-kluben aldarrikapen bati erantzuten zaio, instalazio berriak eskatzen baitzizkiguten”, azaldu du Maider Etxebarria alkateak. Horrekin lotuta, hiriko gurpil-lerroko hockey-klubekin “pertsonalki” hartutako konpromisoa dela azpimarratu du, “pista bakarra baitago kirol hau praktikatzeko”. Pista hori ere Olaranbeko kiroldegian dago, “baina ez du material egokirik eta, batzuetan, gainezka egoten da”, ziurtatu du alkateak.
Instalazio berria egungo pistaren ondoan jarriko da. Zoladura sintetikoa izango du eta 44 metroko luzera x 22 metroko zabalera izango ditu. Neurri horiek bat datoz Espainiako Patinaje Federazioak homologatu ahal izateko ezartzen dituenekin eta lehiaketa ofizialak hartzeko ezarritako neurriekin.
Joko eremuaren inguruan hesi bat eta zokalo perimetral bat, eta babes-panel gardenak jarriko dituzte jendearengandik hurbilen dagoen eremuan. Bestalde, aulkiekin, kontrol- eta kronometraje-mahai batekin eta markagailu elektroniko batekin egokituta egongo da.
Temas
Más en Araba
-
El V Green Encounter dibuja la Vitoria-Gasteiz que queremos con la mirada puesta en 2030
-
Volotea estrena la ruta Vitoria-Menorca con dos vuelos semanales hasta finales de octubre
-
Más de 200 gestores participan en el encuentro Destino Turístico Inteligente
-
Gasteizek Udalak Bero Plana eguneratu du tenperatura altuko gertakarien aurrean herritarren osasuna babesteko