'Memeka' gazteei zuzendutako euskarazko meme lehiaketa hasiko da martxoaren 20an
Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak 'Memeka' lehiaketa jarrio dute martxan, memeak sortuz gazteen artean euskararen erabilera sustatzea helburu. 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta, lehiaketa martxoaren 20an hasiko da, eta gazteak euren sormena euskaraz adierazi beharko dute www.memeka.eus plataforma digitala erabiliz.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, egitasmoaren helburua ez da soilik gazteei entretenimendurako gunea eskaintzea, baizik eta plataforma digitaletan euskararen erabilera aktiboa sustatzea ere, modu dibertigarri eta erakargarrian.
Memeak egiteko, parte hartzaileek irudi garbiak eskuratu ahal izango dituzte www.memeka.eus webgunean, ondoren irudiotan testuak txertatzeko. Letra tipoaren kolorea eta mota pertsonalizatzeko aukera ere izango dute; irudiaren gainean erabiltzeko eranskailu ('sticker') ezagunak ere izango dituzte eskura. Memeak argitaratuz gero, Memeka webguneko katalogo orokorrean kontsultatu eta erabili ahal izango dituzte gainerako erabiltzaileek.
Lehiaketa martxoaren 20an hasiko da eta memeak aurkezteko epea apirilaren 21ean amaituko da. Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra bozkatzeko epea izango da, eta meme irabazleak maiatzaren 3an jakinaraziko dira.
Bi sari emango dira: 200 euro webgunearen bidez boz kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat, eta 150 euro Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) 'atsegin dut' kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat. Saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.
"'Memeka' lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik. Aldi berean, ekimenak agerian uzten du euskal hizkuntzak eta kulturak aro digitalean garrantzitsuak eta zirraragarriak izaten jarrai dezaketela", adierazi dute.
Temas
Más en Araba
-
El Ayuntamiento activará el domingo la alerta naranja del Plan de Calor de Vitoria
-
Arabak bere turismo eskaintza aurkeztuko die Madrilen 50 bidaia agentzia eta komunikabide espezializatu baino gehiagori
-
Tuvisak arrakastaz egin ditu etorkizuneko 11. linearen lehen funtzionamendu probak Gasteizen
-
Alazne Mantxaren 'Natura ederra da' erakusketa inauguratu du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak