Musikako bost poeta gaztek osatutako Orbela boskoteak Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan joko du gaur. Hitzordurako Schuberten omenezko programa bat aukeratu dute. 19:30ean hasiko da, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).
Taldea 2023an sortu zen Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, goi-mailako interpretazio-ikasketetan zehar bere ganbera-prestakuntza osatzeko asmoz. Juan de Dios Ruiz (La Louisiana, Sevilla) eta Manuel Martí (Elx, Alacant) biolin-jotzaileek, Isabel Schlegel (Freising, Munich) biolontxelo-jotzaileak, Iñaki Salido (Madril) kontrabaxu-jotzaileak eta Samuel Arroyo (Guadarrama, Madril) piano-jotzaileak osatzen dute taldea.
Taldeko kideak hainbat orkestra ospetsurekin aritu dira lanean, hala nola OJA (Andaluziako Gazte Orkestra), JONDE (Espainiako Gazte Orkestra Nazionala) eta atzerriko beste orkestra batzuekin. Kide batzuek, gainera, nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eta orkestra batekin bakarlari jotzeko aukera ere izan dute. Bostek elkarrekin egiten dute lan, Gabriel Loidi piano-jotzaile eta konpositorearen tutoretzapean.
Programa
Franz Schubert (1797-1828)
Trioa, No.2 Op.100
II. Andante con moto
Kintetoa, D. 667 la maiorrean ‘Amuarraina’ (1819)
I. Allegro vivace
II. Andante
III. Scherzo. Presto
IV. Bariaziodun gaia. Andantino
V. Finale. Allegro giusto
Schuberti egindako omenaldi txiki hau bere azken lanetako baten bigarren mugimenduarekin hasten da, Trioa N 2 Op.100, 1827an konposatua, hil baino urtebete lehenago. Gaia soila eta goibela da, eta konpositorearen sentsibilitaterik garbiena erakusten digu garapenean.
Franz Schuberten ‘Amuarraina’ kintetoa bere ganbera-lan ezagunenetako bat da. Konpositore beraren liedaren izena du, ‘Die Forelle’, eta laugarren mugimenduko gai nagusia hartzen du bertatik. La Maior tonalitatean idatzia, bere berrikuntza harmonikoengatik nabarmentzen da musikalki eta kromatismo ausartengatik, eta aldi berean, egitura koherentzia sendoa mantentzen du.
Sarrerak
Sarrerak 8 euroko prezioan izango dira eta Vital Fundazioaren egoitzan eros daitezke (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24), astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta ostiraletan goizez baino ez, baita www.fundacionvital.eus webgunearen bidez ere, edo aretoko leihatilan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera, sarrerarik salgai balego.