Síguenos en redes sociales:

Deportivo Alavés ikustera joan nahi duzu?

Kirol Zerbitzuak Deportivo Alavés taldearen denboraldirako 4 abonamendu zozkatuko ditu bere aldizkari digitalaren harpidedunak direnen artean

Deportivo Alavés ikustera joan nahi duzu?Iñigo Foronda

Udal Kirol Zerbitzuak azaroaren 3an Deportivo Alavés taldearen denboraldiko 4 abonamendu (haurrentzako 2 eta helduentzako beste 2) zozkatuko ditu bere aldizkari digitalaren harpidedunak diren 20.000 lagun baino gehiagoren artean.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez asteburu honetan bertan azaldu duten bezala, zozketan urriaren 28a baino lehen aldizkari digitalean alta emanda daudenek eta adinez nagusiak direnek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, haien postan jasoko duten izen-emate formularioa bete beharko dute. Azaroaren 2a baino lehen egin beharko dute.

Zozketan, denboraldiko 2 abonamenduko bina lote banatuko dira: haurren kategoriako bat eta helduen kategoriako beste bat.

Ildo beretik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu zutenez, zozketa hau Deportivo Alavésekin hitzartutako akordioa da, eta herritarren "leialtasuna" saritzea du helburu zozketa honek. Beste helburuen artean, txikiei ere opari hori ematea ere da, Gasteizko Udaletik azaldutako prentsa-ohar horretan nabarmedu zutenez.

Horrela, zehazki, kirol zinegotziak, Ana López de Uraldek, azaldu duenez, “ekintza hau Deportivo Alavés taldearekin hitzartu dugun akordioan sartuta dago", esan eta gaineratu zuen: "Horren bidez, Udalaren kirol-jarduerarekin zerikusia duten berrikuntza guztietan interesa duten pertsonen leialtasuna saritu nahi dugu eta, bide batez, txikien artean kirola egitearekiko zaletasuna sustatu”, ondorioztatu zuten Gasteizko Udaletik.

Zabalik dago jada aukera hau Gasteizko eta Arabako zein edozein tokiko herritarrek parte hartu dezaten.