Herritarren laguntza
23 langabetuk hartuko dute parte Zaramaga auzoa berroneratzeko lanetan
Ignacio Ellacuria Prestakuntzarako Udal Ikastegian egin dute aste honetan Zaramaga auzoaren hiri-berroneratze integralari lotutako inklusiorako Enplegu-Prestakuntza Proiektuan parte hartuko dutenei zuzendutako ongietorri-ekitaldia. Ekitaldian izan ziren Maria Nanclares, Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia; eta Enrique Ramos, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusio zuzendaria.
“Programa honi esker, langabezia-egoeran zaudeten 23 lagunek Area degradatutzat jotako Zaramaga auzoa hiri, gizarte eta ingurumen mailetan leheneratzen lagunduko duzue”, adierazi zuen Maria Nanclaresek. “Horren bidez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera jasotzen duten, zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden iraupen luzeko langabetuen kolektiboaren lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetu nahi ditugu (batez ere Zaramaga auzoan bizi direnak), genero-ikuspegia kontuan hartuta”, erantsi zuen.
Hiriaren deskarbonizazioa lortzeko jarduerak planteatzen dira, batez ere, honako hauetan oinarrituta: eraikitako parkearen (publikoa zein pribatua) birgaitze energetikoa, irisgarritasuna hobetzea, azpiegitura berdea gehitzea, mugikortasun jasangarriagoa bultzatzea eta auzo mailan bero-sare baterako oinarrizko azpiegitura babestea.
Proiektua gizarte eta lan arloko inklusio-programetan txertatuta dago. Programa horiek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak sustatzen ditu eta Euskadiko udalerriei zuzenduta daude.
Temas
Más en Araba
-
Gorbeia se consolida como destino turístico nacional
-
Maider Etxebarria avisa a los agresores machistas de que tienen enfrente a la sociedad
-
Un total de 94 personas se benefician de las ayudas del Cheque Autónomo 2024
-
El futuro hangar de DHL para la reparación de sus aeronaves en Foronda se prevé que esté listo en 2027 para "acompasarse" con las prácticas del "pionero" ciclo de FP de Egibide