Eguzkia protagonista da berriro Araban, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak azaldu duenez. Hala, gaur berriro igoko dira tenperaturak.

Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azaldu dutenez, ostegunean eguzkia gailenduz joango da eta tenperaturaren igoera azpimarratu behar dugu. Barnealdean beroa egingo du eta 30 graduak erraz gaindituko dira hegoaldean. Kostaldetik hurbil ipar-ekialdeko haizearen eraginez beroa apalagoa izango da eta balio altuenak 26-28 graduren bueltan geldituko dira. Goizean oraindik Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira eta barnealdean lainoa sor daiteke, baina laster desegingo dira eta arratsaldea eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuekin. Mendi inguruetan bero-hodeiak ager daitezke.

Bihar hego haizeak indarra hartuko du eta bero egingo du barnealdean. Bereziki eguerditik aurrera bizituz joango da hego-osagaiko haizea eta termometroak dezente igoaraziko ditu Kantauri isurialdean. Barnealdeko toki askotan tenperatura 34-36 gradura igo daiteke, eta baliteke txoko batzuetan 36 graduak gainditzea. Kostaldean, aldiz, brisa altxatuko du eguerdi partean eta beroenak 30 graduren azpitik geratuko dira. Zerua ez da guztiz garbi egongo, erdi eta goi-mailako hodeiek zerua lausotuta utziko dute bereziki goizean, baina hala eta guztiz ere giro lasai eta argia izango dugu. Baliteke haizeak iparraldera egitea arratsaldeak aurrera egiten duen heinean, beroa apalduz.

Larunbatean, aldiz, goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, egunaren amaieran tarte hodeitsu batzuekin. Mendebal-osagaiko haize ahula ibiliko da, goizean ipar-osagaira egingo du, arratsaldean tarteka bizi ibiliko da, Araban bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, bereziki Kantauri isurialdean.