Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak jakinarazi duenez, gaurko egunean ere bero handia egingo du Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hala, bertatik azaldu duten bezala, gaur giroa oso beroa izango da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta barnealdean maximoak 38-40 gradura hurbil daitezke. Kostaldean brisa ibiliko da eta balio altuenak 35-36 graduren bueltan geldituko dira. Giro eguzkitsuak jarraipena izango du, baina arratsaldean bero-hodeia garatuko dira eta arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, eta ekaitz-guneetan haizea bolada gogorrekin ibil daiteke. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake kostaldean, indar apur batekin.

Ostegunean giroa eguzkitsua izango da eta tenperatura atseginagora itzuliko gara. Izan ere, tenperatura bezperan igotakoa jaitsiko da. Goizean Kantauri isurialdean hodei batzuk ager daitezke, baina gainerakoan oskarbi egongo da. Arratsalderako ipar parteko hodeiak desagertu egingo dira eta eguzkia jaun eta jabe izango da denean. Goizaldean, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, baina goizean iparraldetik finkatuko da eta indarra galduko du.

Ostiralean goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, behe-hodeien tarteekin goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan Kantauri isurialdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.