Udalak Goikolarran oinezkoentzako bidea sortzeko lanak lizitatuko ditu ostiralean
Proiektuak 411.000 euroko kostua du eta Bustaldeako etxebizitza-blokeen ondoan dagoen lursaila urbanizatzea du helburu
Udal Gobernu Batzordeak ostiralean lizitatuko du Goikolarra Bidea izeneko proiektua. Beatriz Artolazabalek, Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak, azaldu duenez, horren bidez, Bustaldeako (Goikolarra auzoan) bost etxebizitza-blokeen alboan dagoen lursaila urbanizatu eta etxebizitza horien mendebaldera eta ekialdera dauden kaleak lotuko dituen oinezkoentzako bidea sortu nahi da. “Goikolarra auzoan eraikitzen hasi zirenean, gauzatu gabeko lursail bat geratu zen eta horixe zuzendu nahi dugu proiektu honen bidez. Espazio hori urbanizatu eta ekialdean dagoen Asparrena eta mendebaldeko Iruraiz-Gauna kaleak lotuko dituen bidea eraikiko dugu”, zehaztu du.
Lanak 411.049 euroan esleitzea aurrez ikusi dute eta lanetarako epea bost hilabetekoa izango da. Proiektuak bi kaleen artean dagoen ia lau metroko mailen arteko aldea berdindu beharko du. Horretarako, % 1 eta % 4 arteko malda aldakorra eta hiru metroko zabalera duen bidea diseinatuko da. Bertan, Bustaldeatik aipatutako bideraino eskailera bidezko bi sarbide proiektatuko dira.
Proiektuaren ondorioz, gainera, gaur egun Iruraiz-Gauna kalean dagoen (TUVISAren 3 eta 9 lineak) autobus-geltokian aldaketa egin beharko da. Hala, markesina Asparrena kalera eramango dute (gaur egungoaren altuera berera). Artolazabalek adierazi duenez, aldaketa hori “TUVISAk zonalde horretako bizilagunei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko aurrez ikusi duen lineen berrantolaketaren barruan kokatu behar da. Gainera, gune horren barruan hiri-autobusen mugimendua errazten lagunduko du”.
Temas
Más en Araba
-
La UTE mejor valorada para la terminal ferroviaria de Jundiz plantea el movimiento de 300.000 UTIS en seis años
-
Vitoria-Gasteiz impulsa el futuro laboral de 22 jóvenes a través de Hazia 23
-
En imágenes: 22 jóvenes de Hazia 23 reciben su certificado de profesionalidad
-
En imágenes: Asafes celebra su 50 aniversario