Tenperaturak 2-3 gradu jaitsiko dira
Tenperatura minimoek berdintsu jarraituko dute eta epelak izango dira.
Zer eguraldi egingo du gaur? Euskal Metereología Agentzia Euskalmeten arabera gaurko giroa udakoa ere izaten jarraituko du.
Hala, gaurko egunerako Kantauri isurialdean hodeiak eta ostarteak izango dira eta baliteke egunaren amaieran euri pixka bat egitea ekialdean. Mediterraneo isurialdean, berriz, giroa eguzkitsua izango da berriro. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira; hala ere, "udako balioekin jarraituko dugu". Tenperatura minimoek berdintsu jarraituko dute eta epelak izango dira. Erriberan tenperatura are gehiago igoko da eta beroenak 40 gradura hurbil litezke. Arratsaldean, berriz, ziertzoa indartsu sartuko da eta beroa nabarmen arinduko du.
Asteazkenean ipar partean hodeiak ugariagoak izango dira eta euri pixka bate gin dezake noizbehinka. Hegoaldean giroa argiagoa izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Tenperaturak, oro har, behera egingo du, eta leku askotan 25 gradu azpitik geratuko da. Nafarroa hegoaldean ziertzoa bizi ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da bertan; beroa jasangarriagoa izango da aurreko egunetan baino, eta beroenak 30 graduren bueltan ibiliko dira.
Azkenik, ostegunean goiz-lanbroa. "Zerua tarteka hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak gutxitu eta zerua partez hodeitua geratuko da. Iparraldeko eta iparekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira", ondorioztatu du Euskalmetek datozen egunetako eguraldiaren aurreikuspenaren inguruan.
Temas
Más en Araba
-
Este domingo llega a Ondategi la feria del caballo de Estribaciones del Gorbea
-
Mercedes Vitoria, beneficiada por un nuevo pedido de Amazon
-
Los trabajadores del Instituto Foral de la Juventud de Álava niegan la firma de compromisos para resolver el conflicto
-
Sin acuerdo en la mediación entre Mercedes Vitoria y sindicatos sobre la novena hora