Vital Fundazioaren Vital Araban zehar egitarauak udaren etorrera ospatuko du asteburu honetan, Legutio, Pagoeta, Pobes eta Oionen egingo diren kontzertuen, abesbatza emanaldien eta antzerkien bidez.
Legutio izango da jardunaldia irekiko duen lehena. Gaur, ostirala, 20:00etan, Espainiako musikaren garairik onenetako baten bertsioak izango dira herriko Kultura Etxean, La Movida taldearen eskutik.
Larunbatean, 2010ean gure erakundean bertan sortutako Vital Fundazioa Abesbatzak kontzertua eskainiko du Pagoetako elizan (13:30ean).
Arratsaldean, Ruta 21 taldearen bisita jasoko du Oionek. Kontzertua 20:00etan izango da Euskaldun Berria kioskoan.
‘Vital’ asteburuari agur esateko, Pobeseko igerilekuetan (20:30ean) magia, umorea, antzerkia eta txotxongiloak izango dira publiko guztientzat: Famiglia Toronbole. Familian barre egiteko eta ondo pasatzeko ikuskizun freskagarria da, Toni La Sal izenez ezagunagoa den Antton Bastero txotxongilolariaren eta Dramagia konpainiako David Blanco magoaren arteko topaketatik sortua. Bere pertsonaiak, Tonino eta Damiano Toronbole ama beraren semeak diren artista italiar bi dira. Bira egiten ari dira Torino (Italia) eta Mar de La Plata (Buenos Aires) artean, duela gutxi hil den La Mammaren errautsak zabaltzeko eta amaren. Euren arteko eztabaida etengabeek ikusleen barreak eragiten dituzte. Haur txiki bi balira bezala, Tonino eta Damiano alferrik saiatzen dira bestea konbentzitzen bere lanbidea (txotxongilolaria eta magoa, hurrenez hurren) hobea eta garrantzitsuagoa dela.
‘Vital Araban zehar’ programak XIX. edizioa beteko du uda honetan eta 106 emanaldi eskainiko ditu, Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 69 herritan (67 Araban eta bi Trebiñun). Ekimen kultural hau sortu zenetik Lurralde Historikoko udalerri guztietara (Vitoria-Gasteizera izan ezik, proposamenetik kanpo geratu baita) eta Trebiñuko Konderriko bi udalerrietara iritsiko den bigarren aldia da. Udalek erakutsitako askotariko zaletasunei erantzutea du helburu eta, aldi berean, Arabako talde eta artistei aukerak eskaintzea.