Eguraldiak badirudi pixkanaka hobetzen has daitekeela, nahiz eta aldaketa txikiekin, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren aurreikuspenen arabera.
Hala, eta ildo beretik, gaurko egunaren hasieran zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu, batez ere ipar-ekialdean; han zaparrada horiek handiak izan daitezke. Eguna aurrera joan ahala egonkortzera egingo du eguraldiak, Euskalmeten arabear. "Hodeiak gutxituz joango dira eta atertu egingo du denean. Arratsaldearen amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da barnealdean. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak berdintsu jarraituko du horregatik; maximoak gutxi igo daitezke eta 22-23 gradu ingurukoak izango dira", azpimarratu du.
Ostiraletik aurrera, 850 hPa-eko mailan Afrika iparraldean jatorria duen aire masa bero bat sartuko da Iberiar penintsularen hegoaldera eta horrek tenperatura asko igotzea eragingo du.
Hala, ostiralean, goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, egunaren lehen partean behe-hodei batzuekin Kantauri isurialdean. Goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; gainerako orduetan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin arratsaldean Araba hegoaldean. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira. Asteburuaren hasieran ere, zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; gainerako orduetan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin arratsaldean Araba hegoaldean. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.