Berrikuntzak sustatzen ehungintzan
CIC nanoGUNE, Gaiker eta Andromeda Moto elkartu egin dira funtzio anitzeko ehun-zuntzak garatzeko aukera ematen duen teknologia bat probatzeko
Ehhungintzarako berrikuntza funtsezkoa da, baina ez soilik diseinurako. “Ehungintzan, berrikuntza ez da soilik diseinuan eta modan gertatzen. Industriak eta merkatuak gero eta ehun berritzaile gehiago eskatzen dituzte, diseinatu diren erabileretara egokituko direnak”, esan eta gaineratu zuten ikertzaileek: “Nanoteknologiak, azken hamarkadetan, hainbat teknika garatu ditu, materialen propietateak neurrira aldatzeko.
Hori dela eta, aliatu ukaezina da gure jantziei propietate berriak emango dizkieten zuntz berriak garatzeko: erresistentzia handiagokoak, iragazgaitzak, izpi ultramoreetatik babesteko balio dutenak, mikrobioen aurkakoak, orbanen aurkakoak eta abar”. Helburu horrekin, nanoguneko Nanomaterialen taldeak funtzio anitzeko ehun-zuntzak garatzen dihardu.
Horretarako, “jada oso ondo ezagutzen ditugun bi teknika konbinatzen ditugu: geruzen jalkitzea eta lurrun-faseko infiltrazioa deritzenak, material biobateragarrien partikula nanometrikoak (adibidez, titanio oxidoa edo zink oxidoa) ehun-zuntzetan txertatzeko. Hala, ehun arrunten izaera aldatzen dugu, hala nola kotoiarena, poliesterrarena edo nailonarena, propietate berriak emanez”, azpimarratu zuen Natalia Chamorro ikertzaileak.
Atomo-geruzen jalkitzea (ALD, ingelesezko sigla baliaturik) “oso teknika erabilia da” industria-sektore askotan, gainazalean partikula txikien geruza finak ezarriz materialak funtzionalizatzeko. Lurrun-faseko infiltrazioa (VPI, ingelesezko sigla baliaturik) nanoGUNEn aplikatutako teknika bat da, eta, “etengabeko” bilakaerari esker, gaur egun mundu osoan erabiltzen da materialak hobetzeko.
“ALDren aldakuntza bat da eta, horri esker, ezarritako partikulek, materiala estaltzeaz gain, barne- egituran infiltratzen dira, eta, hala, askoz gehiago aldatzen dira propietate kimikoak eta fisikoak”, gaineratu zuen profesionalak.
Temas
Más en Araba
-
Basque Team Fundazioak 1,4 milioi euro banatuko ditu goi mailako kirola sustatzeko beka eta laguntzetan
-
Álava quiere que las empresas de telefonía móvil paguen a los ayuntamientos por el aprovechamiento del dominio público
-
Trabajos de retirada de amianto de Deskamytek
-
La Diputación de Álava estudiará la modificación de la norma de obras menores en las entidades locales