Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak zirkulazioa moztuko du A-2625 errepidean, Orduñako mendateari dagokion bide zatian, bihar, asteartea, apirilak 25, eta asteazkenean, apirilak 26, mendi pasabide horretako ezpondak garbitu, saneatu eta egonkortzeko lanak egiteko helburuaz, gaur Arabako Foru Aldundiak azaldu duen bezala.

Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, lurralde honetako Foru Aldundiak gaur bertan azpimarratu duenez, ibilgailuen zirkulazioa moztea bi egun horietan 7:30etik 15:30era bitartean egingo da, hau da, ez da egun osoan izango, ordu tarte zehatz horretan baizik, 344 kilometro puntutik (Burgosko probintzia muga) 350 kilometro punturaino (Bizkaiko probintzia muga), hain zuzen ere.

Arabako Foru Aldundiaren hitzetan, mozketa hori "beharrezkoa": "Mozketa hori beharrezkoa da Orduñako mendateko ezpondak saneatzeko eta egonkortzeko lanak egiteko, mendi pasabide horren parterik goreneko 1,5 kilometro inguruko bide zati batean. Lanak honetan dautza: ezpondetatik askatzeko eta errepidera erortzeko arriskua duen material soltea kentzea", azpimarratu duenez.

Azkenik, ildo beretik, bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak aurten egingo duen azterlanaren aurreko urratsa da bihar hasiko den ekintza hori, gaineratu dutenez bertako kideek, "Orduñako mendatean ahalik eta harri gutxien erortzeko irtenbide teknikorik onena aztertzeko", ondorioztatu dutenez Arabako Foru Aldundiatik gaur hedabideei bidalitako prentsa-ohar baten bidez zehazki.