Irekita dago Gasteizko udaleko aldi baterako enpleguak egonkortzeko prozesuetan izena emateko epea
EPEan izena emateko eta 715 plazetako bat lortzeko aukera izateko epea 2023ko apirilaren 26an amaituko da
Irekita dago Gasteizko udaleko aldi baterako enpleguak egonkortzeko prozesuetan izena emateko epea. Zehazki, 715 plaza atera ditu Gasteizko Udalak, 669 merezimendu-lehiaketarengatik eta 46 oposizio-lehiaketagatik. Besteak beste, lanpostu hauetarako izango dira: albaitaria, arkitektoa, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako langileak, ingeniariak, gizarte-hezitzaileak… Deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu ostean, apirilaren 26ra bitartean erregistratu ahal izango dira lehiaketa horietan parte hartzeko eskaerak. Organismo autonomoei dagokienez, EPE-etan izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren kasuan -IGI-, bost plaza eskaintzen dira merezimendu-lehiaketa bidez; “Luis Aranburu” Musika Eskolak, bestalde, 13 plaza izango ditu merezimendu-lehiaketa bidez; eta, azkenik, “José Uruñuela” Udal Dantza Kontserbatorioak 17 plaza eskainiko ditu, 16 merezimendu-lehiaketa bidez eta 1 oposizioa bidez. "Gasteizko Udala behin-behinekotasuna murrizteko prozesu batean murgilduta dago, egiturazko behin-behinekotasunaren tasa % 8tik jaisteko eta 20/2021 Legea betetzeko helburuarekin. Horretarako, Giza Baliabideak Antolatzeko Plan bat prestatu da, hautaketa-prozesuak gauzatzeko", azaldu dute gaur Gasteizko Udaletik.
Prozesu aktiboetan parte hartzeko edo kontsultak egiteko, beharrezkoa da identifikazio digitala izatea. Oharra: B@kQ, identifikaziorako eta sinadura elektronikorako baliabidea, San Antonioko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan edo San Martingo Bulego Teknikoetan eska dezakezu.
Temas
Más en Araba
-
Una ruta con pasarelas colgantes muy cerca de Álava para recorrer en familia
-
LEA inicia las obras en el solar que acogerá su renacimiento
-
En imágenes: El Hogar Navarro de Vitoria-Gasteiz celebra el txupinazo
-
Gasteizko Udalak lehiaketara atera du 630.000 euroren truke Udaltzaingoko aldagela eta ekipamendu berrien kontratua