Programazio berezia Aste Santurako
Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, eta bisita gidatuak eta familian egiteko bisitak eskainiko ditu apirilaren 6tik 9ra.
Hala, ildo beretik, Foru Aldundiak jakinarazi duenez, guztira hamaika jarduera izango dira guztira. Denak doakoak izango dira; ez da aurrez izenik eman behar, baina toki kopurua mugatua da, aretoaren edukiera bete arte. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak honako hau adierazi du: “Aste Santuan, turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, baina, era berean, bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da gure museoetara berriro etortzeko, askotariko jarduerak izaten baitira. Hori dela eta, haietakoren bat egitera animatzen ditut herritarrak”. Bestalde, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak Iruña Veleiako kartelak berritu ditu. Diseinu askoz modernoagoa dute, eta historiaren azalpen sakonagoak jarri dira. "Azkenik, gogorarazi behar da bihar, asteazkena, Alpinist54. Chema Agustínen marrazkiak izeneko erakusketa aurkeztuko zaiela komunikabideei BIBAT museoan, goizean. Hori dela eta, 19:00etan jendaurreko hitzaldi bat eskainiko da, eta Chema Agustínek ez ezik, Sebastián Álvarok eta Eva Martosek ere parte hartuko dute, Arabako Foru Aldundiatik jakinarazi dutenez.
Programazio osoa Arabako Foru Aldundiaren webgunean jarrita dago, interesa duten herritar guztientzat.
Temas
Más en Araba
-
Una ruta con pasarelas colgantes muy cerca de Álava para recorrer en familia
-
LEA inicia las obras en el solar que acogerá su renacimiento
-
En imágenes: El Hogar Navarro de Vitoria-Gasteiz celebra el txupinazo
-
Gasteizko Udalak lehiaketara atera du 630.000 euroren truke Udaltzaingoko aldagela eta ekipamendu berrien kontratua