AEBko National Academy of Science (NAS) eta American Academy of Arts and Sciences akademiek (AAAS) psikologia, ekonomia eta matematikako akademikoak hautatzean izan den genero-arrakalaren 60 urteko bilakaera aztertu du, lankidetzan, UPV/EHUko ikertzaile batek. Hala, ikerketa horretan ondorioztatu dutenez, azken 20 urteetan, emakumezkoek lehentasuna izan dute bi akademia horietan sartzeko, argitalpen- eta aipamen-historial beretsuko gizonezkoekin alderatuta.

Lerro hauekin batera, Nagore Iriberri. | ARGAZKIA: UTZITA (UPV/EHU)

Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, testuinguru horretan, txosten honetan emakumeek eta ikertzaileek orain arte egindako lanetan izan duten bilakaera landu da. Hau da, gizonak diren ikertzaileek sari gehiago jasotzen dituzte emakumeak baino? Gai horiek ikerketa honetan aztertu dira emakumeen eta gizonen arteko genero-desberdintasunen ondorioz, bereziki sektore jakin batzuetan. Zehazki, zientziaren arloan ere ere ohikoagoa da gizonek ikastea unibertsitateko karrera hori, edo, behintzat, datuak ez dira an-tzekoak emakume eta gizonen artean. Emakumezko ikertzaileek beren kideko gizonezkoen aintzatespen eta sari berak jaso izan al dituzte? Eta gaur egun jasotzen dituzte? “Galdera kritiko eta aproposa da, akademiaren barnean zein kanpoan izan diren diskriminazio-kasuak kontuan hartuta, eta genero-berdintasunerantz aurrera egin behar badugu. Azken urteetan, kezka sor-tzen du zientzian emakumezko gutxiago izateak. Esate baterako, historikoki, AEBko Zientzia Akademia Nazionalean (National Academy of Science, NAS) eta AEBko Arteen eta Zientzien Akademian (American Academy of Arts and Sciences, AAAS) hautatzen zituzten kide berri gehien-gehienak gizonezkoak ziren –NAS akademiak Proceedings of National Academy of Sciences (PNAS) aldizkari entzutetsua argitaratzen du, eta AAASk, Science–”, azpimarratu zuten EHUko txostenean. Ildo beretik, Ikerbasque irakasle Nagore Iriberrik gai horri buruz lankidetzan egindako ikerketa batean, ikusi dute azken bi hamarkadetan NAS eta AAAS akademietako egoera aldatu egin dela, eta, azken hiru urteetan, gainera, handitu egin dela bi akademietan emakumezko kide berrien portzentajea. Ikerlan horretarako, emakumezkoen ordezkaritzan alde handiak dituzten hiru arlo hautatu dituzte: psikologia, ekonomia eta matematika. “Hiru alor horietako aldizkari zientifiko nagusietako argitalpenetatik abiatuz, jardunean dauden akademikoen zerrendak egin ditugu, eta zenbait eredu sortu ditugu duela 60 urtetik gaur egun arte NAS eta AAAS akademietako kide gisa emakumeak hautatzeko probabilitatean izan diren aldaketak alderatzeko, argitalpen- eta aipamen-kopuruak kontuan hartuta”, azaldu zuen Iriberrik. Ikertzaileek ikusi dutenez, “duela 60 urte emakumezkoek probabilitate txikiagoa zuten akademiko gisa hautatuak izateko, antzeko argitalpen- eta aipamen-historiak zituzten gizonezkoen aldean. 90eko hamarkadan, bi akademietako hautaketa-prozesua gutxi-asko neutroa zen, generoaren ikuspegitik. Eta azken hogei urteetan, emakumezkoen aldeko lehentasun positiboa hautematen da hiru arloetan”, adierazi zuen ikertzaileak. Izan ere, ikerketaren arabera, gaur egun, emakumezkoek 3 eta 15 bitarteko probabilitate handiagoa daukate AAAS eta NAS erakundeetako kide gisa hautatuak izateko, antzeko argitalpen- eta aipamen-historia duten gizonezkoen aldean. Nolanahi ere, Iriberrik adierazi zuen akademia horietako emakumeen ordezkaritza oraindik ez dela “inondik inora %50era iristen matematikan eta ekonomian”, psikologian ez bezala.

Azkenik, Iriberriren iritziz, “neurri batean, litekeena da emakumezkoek aldizkari onenetan artikuluak argitaratzeko oztopo handiagoak dituztelako eta beren lanagatik aintzatespen gutxiago jaso ohi dutelako kezkaren adierazgarri izatea emakumeekiko lehentasun positibo hori”. Ikertzaileek ez dute aztertu zer mekanismoren bidez gerta-tzen den hori, “ez baitira prozesu gardenak. Guk ikusi dugu nork lortu duen akademian sartzea eta nork ez. Horren inguruan hainbat interpretazio egin daitezke”, adierazi eta gaineratu zuen: “Izan liteke, ikusirik historikoki emakumezkoak baztertu izan direla, akademiek orain emakumeei lehentasuna eman nahi izatea edo emakumeen ordezkaritza handitu nahi izatea; orobat, izan liteke emakumeei ikusgarritasuna eman nahi izatea, belaunaldi berriek eredu gisa izan ditzaten”. Ikerketan hautatutako hiru jakintza-arloen bilakaerari dagokionez, ikusi dute “nahiz eta hirurek historikoki bilakaera oso desberdina izan emakumeen ordezkaritzari erreparatuz, hauteman dugu bai psikologian, bai matematikan eta bai ekonomian emakumeekiko lehentasun positiboa agerikoa dela”.

Ikerketa hau David Card, Stefano DellaVigna, Patricia Funk eta Nagore Iriberrik egin dute. Laurek esperientzia handia dute genero-diferentziak ikertzen, eta hainbat lan argitaratu dituzte lankidetzan arlo horrekin lotuta. David Card, gainera, 2021eko Ekonomiako Nobel sariduna da.

Xehetasunez

Txostena. Txosten honetan emakumeek eta ikertzaileek orain arte egindako lanetan izan duten bilakaera landu da. Hau da, gizonak diren ikertzaileek sari gehiago jasotzen dituzte emakumeak baino? Gai horiek ikerketa honetan aztertu dira emakumeen eta gizonen arteko genero-desberdintasunen ondorioz, bereziki sektore jakin batzuetan. Zehazki, zientziaren arloan ere ere ohikoagoa da gizonek ikastea unibertsitateko karrera hori, edo, behintzat, datuak ez dira antzekoak emakume eta gizonen artean. Emakumezko ikertzaileek beren kideko gizonezkoen aintzatespen eta sari berak jaso izan al dituzte? Eta gaur egun jasotzen dituzte? “Galdera kritiko eta aproposa da, akademiaren barnean zein kanpoan izan diren diskriminazio-kasuak kontuan hartuta, eta genero-berdintasunerantz aurrera egin behar badugu. Azken urteetan, kezka sortzen du zientzian emakumezko gutxiago izateak. Esate baterako, historikoki, AEBko Zientzia Akademia Nazionalean (National Academy of Science, NAS) eta AEBko Arteen eta Zientzien Akademian (American Academy of Arts and Sciences, AAAS) hautatzen zituzten kide berri gehien-gehienak gizonezkoak ziren –NAS akademiak Proceedings of National Academy of Sciences (PNAS) aldizkari en-tzutetsua argitaratzen du, eta AAASk, Science–”, azpimarratu zuten EHUko txostenean.

Ikerketa. Nagore Iriberrik egindako ikerketa batean, ikusi dute azken bi hamarkadetan NAS eta AAAS akademietako egoera aldatu egin dela, eta, azken hiru urteetan, gainera, handitu egin dela bi akademietan emakumezko kide berrien portzentajea.