Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, airearen kalitatea hobetzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egindako Airearen Kalitateari buruzko 2021. urteko txostenetik ondorioztatzen denez, airearen kalitatea neurtzeko kontuan hartu diren kutsatzaileekin lotutako balio guztiak araudiak ezarritako mugen azpitik mantendu dira, eta, gainera, 2019. urteko balioekin alderatuta beheranzko joerarekin jarraitu da. “Nola neurtzen diren kutsatzaileak, hala neurketa sarearen ezarpena airearen kalitateari buruzko Europako araudiaren araberakoak dira. Araudi hori 102/2011 Errege Dekretura ekarri da, non airearen kalitatearen kudeaketa eta mugak ezartzen diren”, azpimarratu eta erantsi zuten: “Araudi horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren neurketak kontuan hartzen ditu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioak. Erreferentziazko balio horiek 2021ean eguneratu dira, orain arte indarrean zeudenak baino balio askoz murriztaileagoak argitaratuta. Orain artekoak 2006an finkatutakoak ziren”. Era berean, airearen kalitatea neurtzeko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea erabiltzen da. 54 estazio ditu. Eta zortzi neurketa-eremutan banatzen du Euskadi. Enkarterria-Nerbioi Garaia, Nerbioi Beherea, Donostialdea, Ibaizabal, Debagoiena, Kostaldea, Goierri, Arabako Lautada eta EAE-Erribera.

“Emaitzen balorazioa 2019. eta 2020. urteekin alderatuta eginez, kontuan izan behar da 2020an, Covid-19ak eragindako joan-etorrien murrizketen eta salbuespen egoeraren ondorioz, kutsatzaile guztien airearen kalitate datuek nabarmen egin zutela hobera. 2021ean, ikus daiteke pandemiaren aurreko egoerara itzultzen ari garela pixkanaka, baina beheranzko joerak jarraitzen du”, azpimarratu zuten. Testuinguru hori kontuan hartuta, airearen kalitatea hobetzeari buruzko urtarrilaren eranskinean ezarritako muga balio guztiak bete dira, honako emaitza hauekin: alde batetik, txostenean azaltzen dutenez, SO 2 industria jarduerari lotutako kutsatzailea da, eta 2021erako kalkulatutako datuak 2020koaren antzekoak izan dira. Normalean balio altuenak erregistratu ohi dituzten estazioak Abanto, Arraiz, Lemoa eta Las Carrerasekoak dira, eta azken hori izan da, hain zuzen, balio altuenak erregistratu dituen estazioa. Zirkulazioarekin eta industria isuriekin lotutako kutsatzailearen kasuan, 2021eko neurketen %43 2020ko mailetan mantendu dira, kutsatzaile horren urteko batezbestekoari dagokionez. Hiriburuetako (Ategorrieta -Donostia-, Easo -Donostia-, Gasteiz hiribidea -Gasteiz-, Maria Diaz Harokoa -Bilbo- eta Mazarredo -Bilbo-) zirkulazio estazioetan “ez da hauteman 200 µg/m3-tik gorako ordu baliorik. Estazio horien orduko gehieneko balioak 113-116 µg/m 3 artekoak izan dira”.

“PM 10 partikulen kasuan, hainbat isurketa iturriri lotutakoak (industria, zirkulazioa, obrak, etab.), neurketen erdiek, 2020ko neurketekin alderatuta, urteko batezbesteko handiagoak izan dituzte; %30 mantendu egin dira, eta gainerako %20ek behera egin dute. Oro har, mailak 2019an erregistratutako tarte berberetan daude. PM 10 -en urteko batezbestekoari dagokionez, urteko batezbestekoen tartea 8-23 µg/m 3 -koa da. Mundaka, Pagoeta eta Valderejoko landa estazioen urteko batezbestekoak 8-12 µg/m 3 ingurukoak izan dira. Hiri estazioen urteko batezbestekoak, berriz, 13-23 µg/m 3 artekoak izan dira. 2021ean estazio gehienetan erregistratutako eguneko batezbesteko maximoak otsailaren 19koak izan dira, Saharako intrusio gertaera batekin bat eginez”, erantsi zuten Eusko Jaurlaritzatik. Azkenik, metal eta bentzo(a)pirenoen mailak oso txikiak dira neurtu diren lau estazioetan: Maria Diaz Harokoa (Bilbo), Erandio (Erandio), Tolosa etorbidea (Donostia) eta Martxoaren Hirua (Gasteiz), eta guztiak egon dira araudiak ezartzen dituen mugen barruan.

XEHETASUNEZ

Esaldia. “Nola neurtzen diren kutsatzaileak, hala neurketa sarearen ezarpena airearen kalitateari buruzko Europako araudiaren araberakoak dira. Araudi hori 102/2011 Errege Dekretura ekarri da, non airearen kalitatearen kudeaketa eta mugak ezartzen diren”, azpimarratu eta erantsi zuten: “Araudi horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren neurketak kontuan hartzen ditu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioak. Erreferentziazko balio horiek 2021ean eguneratu dira, orain arte indarrean zeudenak baino balio askoz murriztaileagoak argitaratuta. Orain artekoak 2006an finkatutakoak ziren”. Era berean, airearen kalitatea neurtzeko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea erabiltzen da. 54 estazio ditu. Eta zortzi neurketa-eremutan banatzen du Euskadi. Enkarterria-Nerbioi Garaia, Nerbioi Beherea, Donostialdea, Ibaizabal, Debagoiena, Kostaldea, Goierri, Arabako Lautada eta EAE-Erribera.

Balorazioa. “Emaitzen balorazioa 2019. eta 2020. urteekin alderatuta eginez, kontuan izan behar da 2020an, Covid-19ak eragindako joan-etorrien murrizketen eta salbuespen egoeraren ondorioz, kutsatzaile guztien airearen kalitate datuek nabarmen egin zutela hobera. 2021ean, ikus daiteke pandemiaren aurreko egoerara itzultzen ari garela pixkanaka, baina beheranzko joerak jarraitzen du”, azpimarratu zuten. Testuinguru hori kontuan hartuta, airearen kalitatea hobetzeari buruzko urtarrilaren eranskinean ezarritako muga balio guztiak bete dira, Eusko Jaurlaritzaren aipatutako txostenean ondorioztatu dutenez.