Boleibol inklusibo, misto eta jasangarria Gasteizen
Sagardovolleyren bosgarren edizioa larunbatean jokatuko da Aranalde kiroldegian goiz osoan
Dagoeneko bada sagardovolley-ren bosgarren ediziorako data. Larunbat honetan izango da, Aranaldeko kiroldegian, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera, eta goiz osoan iraungo du. Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, oraingo honetan formatu txikiagoa aukeratu da; sei talde mistok hartuko dute parte. Arabako eta beste lurralde batzuetako jokalariak izango dira.
Txapelketa honetan ez dago lehia boleibolean bakarrik. Txapelketa eta lehiaketa honetan hainbat balio defendatuko dira, hala nola gizarteratzea eta errespetua. Kirolean emakumeen ikusgarritasuna eta LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko borroka ere babesten dira. Horregatik, parte hartu ahal izateko, parte hartzen duten taldeen baldintzetako bat parekotasuna da; jokalekuan gutxienez hiru emakume egon behar dira uneoro. Txapelketa honen beste oinarrietako bat da bere izaera jasangarria; izan ere, karbono-aztarna neutroko ziurtagiria du, Gasargi enpresak egina, eta ekitaldiak sortutako CO2 isurpenak Lurgaia Fundazioak landatuko dituen zuhaitzen bidez konpentsatuko dira. "Plazera da Sagardovolley txapelketaren moduko ekimen bat babestea. Izan ere, haren balioak gureekin bat datoz. Gasteizentzat, kirola funtsezko oinarria da hiri inklusiboa, berdintasunekoa eta anitza osatzen dugulako. Zentzu guztietan egiten dugu lan aniztasuna errespeta dadin eta honen moduko txapelketek agerian uzten dituzte balio horiek", adierazi zuen Berdintasuneko zinegotziak, Miren Fernández de Landak. "Egitarau baitan, ekintza hauek jaso dira: parte-hartzaileek opariak banatzeko ongietorria, txapelketa ostean taldeen arteko bazkaria eta garaikur-banaketa, eta hiriko diskoteka batean egingo den gaueko festa. Era berean, euskal kulturaz eta gastronomiaz gozatu ahal izateko, sagardotegi batera joango dira. Horixe bera da, hain zuzen ere, txapelketari izena eman dion ekintza", azpimarratu zuten Gasteizko Udaletik atzo.
"Txapelketa Miaukatuz Kirol Klubak, duela ia hamarkada bat sortu zuten boleibol inklusiboko taldeak, antolatzen du 2017tik". Taldearen printzipioekiko leial mantendu da urte hauetan guztietan.
Temas
Más en Araba
-
"Santa Bárbara por fin se ha librado de los camiones de reparto", celebra la alcaldesa de Vitoria
-
11 carnicerías de Álava compiten por la mejor hamburguesa de autor
-
Euneiz lanza su radio 'online' con cuatro podcasts de videojuegos, salud y tecnología
-
La Policía Nacional investiga tres locutorios de Vitoria por vender citas para trámites de extranjería