- Azken neguak lasaiak izaten ari dira, garai batekoak baino lasaiagoak. Hala ere, elurra dela eta, neguan Neguko Bidezaintza Plana sei aldiz aktibatu behar izan da, Eusko Jaurlaritzak aste honetan jakinarazi duenez.
Hala, nabarmendu behar da urritik apirilera bitartean Eusko Jaurlaritzak sei aldiz aktibatu duela plan hori jarraipen- eta informazio-fasean, elur-kota mila metrotik behera jaitsi delako eta prezipitazio ertainak egin dituelako. Joan den neguan baino aktibazio bat gehiago da. Horrez gainera, hiru aldiz abiarazi behar izan da fase operatiboa ere, elur maila 700 metrotik behera jaitsi zelako eta prezipitazio ugariak izan zirelako. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, Sonia Diaz de Corcuerak, emandako balorazioaren arabera, azken neguak oso lasaiak izaten ari dira, eta plan hori behin baino gehiagotan aktibatu arren, aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Bere hitzetan, “azken urteotako neguak nahiko lasaiak izan dira zirkulazioan izandako eraginei dagokienez, eta azken hau ez da salbuespena izan. Euskadin sei denborale izan ditugun arren, trafikoan arazoren bat edo beste baino ez da izan elurragatik edo izotzagatik”. Ildo beretik, lehenengo aldiz elurra 2021eko azaroaren 27tik 29ra bitartean egin zuen: elur-maila 500-600 metrora jaitsi zen eta prezipitazioak ugariak eta iraunkorrak izan ziren. Horren ondorioz, NBPren fase operatiboa aktibatu zen. “Araban Opakuako mendatea zirkulaziorako itxita egon zen larunbateko, hilaren 27ko, goizetik, eta igandean, hilaren 28an, Urduñako, Herrerako, Zaldiarango eta Altubeko mendateak itxi ziren; Bernedoko, Gasteizko eta Azazetako mendateen kasuan ibilgailu arinek baino ezin izan zuten zirkulatu, kateak jarrita edo neguko gurpilekin”, gogorarazi zuten Eusko Jaurlaritzatik. Gipuzkoan A-15 autobidea itxita egon zen Andoain eta Berastegi artean bi noranzkoetan, eta tarteka irekitzen zen. Bi lurraldeetan garabi astunak mobilizatu zituzten, eta ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu egin zen A-1 eta AP-1 errepideetan, Burgosen, bi noranzkoetan, Burgosen elurra pilatu baitzen errepidean. “Bestalde, prezipitazioen ondorioz luizi ugari izan ziren bazterretan eta ibai batzuek gainezka egin zuten eta bigarren mailako errepideetan eragina izan zuten, batez ere Araban eta Bizkaian. Berez, azaroaren 27tik 29ra bitartean, Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia ere aktibatu zen”. Bigarren aldiz elurra 2021eko abenduaren 5etik 6ra, igandetik astelehenera, egin zuen, eta elur-maila 800-900 metroan kokatu zen. Prezipitazio iraunkorrak izan ziren arren, ez zuten zirkulazio-arazorik sortu Euskadiko errepide-sarean.
Elurraren hirugarren gertakaria bi egun geroago iritsi zen. Kasu horretan, elur-kota 600-700 metrora jaitsi zen. Kasu horretan, prezipitazio iraunkorrak erregistratu ziren. Araban, Opakua, Urduña, Bernedo, Herrera, Altube eta Gasteiz mendateak ere itxi behar izan zituzten. Laugarren elur-aldia 2022ko otsailaren 14an eta 15ean izan zen, elur-maila 800-900 metroan kokatu zen eta prezipitazio ahul eta moderatuek ez zuten arazorik sortu. Gauza bera gertatu zen bosgarren elur-aldian, 2022ko martxoaren 4tik 6ra bitartean, kasu horretan elur-maila 800 metroan kokatu zen eta prezipitazioak ahulak eta moderatuak izan ziren, iturri berberen azalpenetan. “Seigarren aldiz, azken aldiz, elurra 2022ko martxoaren 31tik, ostiraletik, apirilaren 4ra, astelehenera, bitartean egin zuen, elur-maila 200-300 metrora jaitsi zen, prezipitazio moderatuak izan ziren eta hirugarren aldiz aktibatu behar izan zen, beraz, fase operatiboa. Martxoaren 30ean, ostegunean, NBPren Koordinazio Organoa krisi-mahaian elkartu zen prebentzio-neurriak koordinatzeko. Horrela, garabi astun guztiak mobilizatzea erabaki zuen. Araban, apirilaren 1ean, itxita egon ziren Opakuako, Bernedoko eta Herrerako mendateak, eta kateak edo neguko gurpilak behar izan zituzten era guztietako ibilgailuek Kurtzeta, Azazeta, Altube eta Barrerilla mendateetatik zirkulatzeko”, gogorarazi zuten.
“Joan den neguan NBP sei aldiz aktibatu den arren, hau da, aurrekoan baino aktibazio bat gehiago izan da, joera da gero eta gutxiagotan aktibatzea. Berez, 2019/20ko neguan ere sei aldiz aktibatu zen guztira (bai fase operatiboan bai jarraipen-fasean), eta 2018/19ko neguan 8 aldiz aktibatu zen eta 2017/18koan hamazazpi aldiz”, ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzatik.
Neguan. Nabarmendu behar da urritik apirilera bitartean Eusko Jaurlaritzak sei aldiz aktibatu duela plan hori jarraipen- eta informazio-fasean, elur-kota mila metrotik behera jaitsi delako eta prezipitazio ertainak egin dituelako. Joan den neguan baino aktibazio bat gehiago da. Horrez gainera, hiru aldiz abiarazi behar izan da fase operatiboa ere, elur maila 700 metrotik behera jaitsi zelako eta prezipitazio ugariak izan zirelako. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, Sonia Diaz de Corcuerak, emandako balorazioaren arabera, azken neguak oso lasaiak izaten ari dira, eta plan hori behin baino gehiagotan aktibatu arren, aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Bere hi-tzetan, “azken urteotako neguak nahiko lasaiak izan dira zirkulazioan izandako eraginei dagokienez, eta azken hau ez da salbuespena izan. Euskadin sei denborale izan ditugun arren, trafikoan arazoren bat edo beste baino ez da izan elurragatik edo izotzagatik”. Hala ere, azken neguak lasaiak izaten ari direla baloratu du Eusko Jaurlaritzako Trafikoko uzendariak.
Esaldia. “Joan den neguan NBP sei aldiz aktibatu den arren, hau da, aurrekoan baino aktibazio bat gehiago izan da, joera da gero eta gutxiagotan aktibatzea. Berez, 2019/20ko neguan ere sei aldiz aktibatu zen guztira (bai fase operatiboan bai jarraipen-fasean), eta 2018/19ko neguan 8 aldiz aktibatu zen eta 2017/18koan hamazazpi aldiz”, ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzatik.