GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.

Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ditu. Elkarte horrek 30 urte bete ditu Gasteiz gero eta euskalduna izatea lortzeko lanean. Eta familiek eta gazteek beren ekintza guztiei erantzuten diete, Gasteizko herritarren artean euskararen erabilera bultzatuz.

Hala, elkarte horretan etengabe ari dira lanean, Gasteizen profil desberdinentzat sortutako programazio zabalarekin. Helburua beti bera da: gazteengana eta helduengana euskarazko aisialdi eta kultur jarduera desberdinetatik iristea. Eta programazioa hain interesgarria da beti non da gasteiztarrek beti ondo eran-tzuten duten. Izan ere, lortu dute herritarrak fidelizatzea elkarte honetan.

“Familien erantzuna oso ona da, pandemia aurreko garaian bezala. Publiko fidela dugu eta askotan animatzen dira proposatutako ekintzetan parte hartzera. Adibidez, igande honetan antzerki bat programatuta dugu Lakua gizarte etxeko an-tzokian eta sarrera guztiak eskaini bezain pronto agortu zitzaizkigun. Orokorrean GEU Elkartetik egiten ditugun eskaintzetan, beste eragile batzuekin elkarlana bilatzen dugu adibidez, apirilean Principal Antzokian izango diren euskarazko familia emanaldietara joateko sarrerak prezio erdian ditugu salgai gure web gunean.

Gutxi batzuk geratzen diren arren, interesa dutenek eskaera egin dezakete www.geuelkartea.eus web gunean”, azaldu dute DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian Geu Elkartetik. Zurine Gil, Aisialdiako teknikaria, Azaitz Unanue, Euskaraldiako teknikaria, Nefer Olaizola eta Esti Rodriguez komunikazio arduradunak azaldu dutenez, euskararen sozializazioa esparru guztietan eta adin tarte guztietan ematen da. “Familiei buruz hitz egiten badugu, gehienbat ume txikiak dituztenak (4-10 urte) dira gehienbat guregana hurbiltzen direnak”. Izan ere, guraso askok euskara erabiliko den aisialdi programazioa bilatzen dute beraien txikientzat, haiek euskaldunak izan edo ez. Hala ere, GEU Elkartearen publiko tradizionalena, helduak dira, eta haiei zuzenduta dauden ekintzek eta betiko programek aurrera jarraitzen dute: GEUrekin Mendira, Irakurle Kluba, Begi Belarri, Mintzalaguna... Bada, “pandemia aurreko zenbakietara heltzea izango da gure hurrengo urteko helburua”, zehaztu dute.

Lan hori beti izan da garrantzitsua eta funtsezkoa, are gehiago kontuan hartuta Gasteizen euskararen erabilera Bilbon edo Donostian baino gutxiago erabiltzen dela. Baina orain, pandemiaren ondoren, euskarak beste kolpe bat hartu du, konfinamenduan erabilera gutxitu egin dela eta Araban indarra galdu duela ikusi baita. Horregatik, elkartea indar handiz itzuli da, Gasteizko aisialdian eta dibertsioan euskararekin bat egiteko prest.

“Erabilera eta ezaguera datuei buruz hitz egiten dugunean Eustatek zein Soziolinguistika Klusterrak egiten dituzten ikerketei egiten diegu erreferentzia. Lehenak ezaguera datuak biltzen ditu eta bigarrenak kale erabileraren datuak. Bai kasu batean zein bestean adin klase gazteenetan dira ezaguera eta erabilera datu handienak dituztenak eta urteetan gora goazen heinean datuak murriztu egiten dira”, azaltzen dute. “Orohar esan dezakegu Gasteizko 5 urtetik gorako haur ia guztiek eta gazte gehienek ulertzen dutela euskara, beraz haur bati euskaraz egiten badiozu ulertzeko probabilitatea oso altua da, baina honek esan nahi du euskaraz erantzungo dizula probabilitate berdinarekin?